Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Menpekotasunen inguruko hitzaldia Gaztetxean:

"Arrasaten badira 12 urtetatik apustu egiten duten gaztetxoak"

'Jokoa eta menpekotasuna gurean' hitzaldi-solasaldian parte hartu duten gazte, irakasle eta langileek ohartarazi dute "nerabe ugarik apustu egiten dutela mobilaren bitartez". Era berean, ohartarazi dute Arrasaten joko-areto baten "eta droga trafikoaren artean dagoen lotura".

595.Mobila.EUROPA-PRESS (id: 8339560)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Europa Press / 2019ko otsailak 8, ostirala

 

 

Jaiki taldeak, Arrasaten ikusten dituen mendekotasunez kezkatuta, ekitaldia antolatu zuen gaurko. Horrela, 'Jokoa eta menpekotasuna gurean' hitzaldi-solasaldia egin da Gaztetxean.

Bertan hainbat gaztek parte hartu dute, tartean ikasleak, irakasleak eta bestelako langileak.

Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoan gutxienez %10 ludopatia sufritzeko arriskuan daude, eta gutxiez %30 apustu egin du noizbait.

Hitzaldi horren testuinguruan, ikasle eta irakasle batzuek ziurtatu digute "Arrasaten 12 urteko hainbat haurrek honezkero apustu egiten dutela". Gainera, "adinean aurrera egin hala, gero eta gehiago jokatzen da, eta 13-17 urte arteko ikasleen %30 inguruk apustu egiten dutela".

Egun nahikoa da mobilean aplikazio bat jaistearekin apustu egin ahal izateko edota apustuak jarraitzeko. "Guraso askok ez dakite euren haurrek apustu egitea hain eskura dutenik".

"Aplikazio hauek aukera ematen dute eguneko 24 orduetan apustu egiteko. Horregatik, hainbat haur eta gaztetxok eguneko ordu asko hala ematen dituzte, besteak beste, ikastetxean, klasean bertan".

Dena den, arazo hau ez dago soilik haurren edo gaztetxoen artean. "Hainbat pertsona helduk ere lantokietan apustu egiten dute, Internet bidez".

Ekitaldiak ohartarazi du "arazoa larria" dela, eta apustu kopuruen hazkundea "joera esponentziala" duela.

Aipatu beharra dago "taberna ugaritan apustuak egiteko makinak, makina txanponjaleak,... egon badaudela baina legez 18 urtez azpikoek ezin dituztela erabili. Baina nahikoa kontrolatzen dira?".

Hitzaldiak aztertu ditu mendekotasun ezberdinak, ez soilik ludopatia, baita drogekiko menpekotasunak ere.

Alde horretatik, ziurtatu dute "jokoaren eta drogaren arteko lotura argia dela lokal batean", zabalik jarraitzen duen joko aretoan. Arrasaten Coderek Otaloran zuen lokala 2018aren amaieran itxi zuen, baina oraindik bada joko areto bat, kale berean.

 

"Gaur egun oso erraza da droga lortzea, kokaina batez ere". Kokaina da, alkoholaren ondoren, droga gogorren artean "kontsumituena herrian, gero speed-a eta ondoren MDMA dira. Poliziak trafiko hau uzten du, eta horregatik herritarrok egin behar diogu aurre arazoari".

Horretarako "beharrezkoak dira herritarrek hausnarketa egitea eta kontzientzia hartzea". Zehazki apustuei dagokienean, Euskal Herriko hainbat tokitan apustu etxeen aurkako ekimenak abiatu dira:

Bilbon Eragin, Azpeitian Elkar-ekin, Nafarroan Aralar, Gasteizen,... Ekimen hauek planteatzen dituzte osasun publikoak ludopatia gaixotasuntzat onartzea, baita apustu etxeen publizitatearen gainean neurri zorrotzagoak hartzea ere.

Hitzaldiak ohartarazi du telebistako iragarkiak "oso agresiboak" direla, besteak beste, "apuesta, apuesta, apuesta" dioen horietako bat. Gainera ohikoak dira pantailan:

"Erreala-Athletic derbyko atsedenaldian apustu etxeen 20 iragarki inguru pantailaratu zituzten".

Gainera, zaletuen sentimenduaz aprobetxatzen dira negozioa egin nahian, ondoko mezuak erabiliz: "Egin apustu zure taldearen alde" edota "animatu zure taldea".

Errealeko bazkideek, baina, bozketa bidez erabaki zuten horrelako negozioek talde txuri-urdina ekonomikoki ez babestea, eta "erabaki hori balorean jartzekoa da".

Madrilen apustu-etxe gehien "Vallecasen daude, eta gutxien La Moraleja auzo aberatsean. Negozio hauek langileria dute jomugan".

Ustelkeriaren susmoa ere negozio hauen inguruan dabil. 2007an Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan lehiaketa publikoa ireki zuen lizentziak emateko.

"RETAk, behin betiko baimen barik, Bilbon lokalak egiten hasi zen, eta beste enpresa batek hori salatu zuen. Hala ere, ez zen ikerketarik egin, delitua preskribituta omen zegoelako".

Hitzaldian parte hartu duten herritarrek ohartarazi dute "apustuen ondorio larriei lehenbailehen aurre egitea beharrezkoa dela".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE