Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aldai kaleko 9. zenbakian.

Ezker Anitza-IUk egoitza berria inauguratu du

 (id: 807571)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2018ko urriak 9, asteartea.

Juan Luis Merino Arrasateko zinegotziak eta Debagoineko Ezker Anitzako koordinatzaileak egoitza berriko ateak ireki ditu. Militante ugari hurbildu dira inauguraziora, baita ere, Ezker Anitzako eta Elkarrekin Podemos talde parlamentarioen ordezkariak. Besteak beste, Arantxa Gonzalez Gipuzkoako koordinatzailea, Isabel Salud Madrileko Kongresuan Unidos Podemos talde parlamentariaren diputatua, eta Elkarrekin Podemos Eusko Legebiltzarreko Iñigo Martinez eta Jon Hernandez egon dira. Arrasateko udaltzarreko zenbait ordezkari ere hurbildu dira, EH Bilduko eta Baleikeko zinegotziak hain zuzen.

Merinok azaldu duenez “gune irekia izatea nahi dugu, gure egoitzaz gain, erakusketak, mahai-inguruak, zineforuma egiteko lekua izatea nahi dugu”. Egoitza ‘Mujeres feministas revolucionarias’ erakusketarekin batera inauguratu dute. Erakusketa azaroaren bukaera arte zabalik egongo da. Bestalde, abenduan Jose Vicente Ercos eskultore arabarraren lan-istripuari buruzko erakusketa egingo da, baita ere, mahai-inguru bat.



Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE