Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskadiko emakume musulmanen elkarteak antolatua

Emakume ekintzaileei buruzko hitzaldia antolatu du IMMEk

Najia Lotji ekonomistak, Joana Manzisidor artistak eta Paloma Martinez proiektuen garatzaileak euren esperientziak partekatuko dituzte entzuleekin Kulturaten, otsailaren 15ean.

590.Emakume.Ekintzaileak.Hitzaldia.IMME (id: 8260018)


Goiko kartela: IMME / Testua: mondraberri.eus / 2019ko otsailak 8, ostirala

 

Hitzaldi hau IMME elkarteak (Asociación de Integración de Mujeres Musulmanas en la Sociedad Vasca) antolatu du.

 

Paloma Martinezek proiektuak garatzen ditu, eta bere burua aurkeztu du "erabakia dut guztien onerako lan egitea. Proiektuak garatzen ditut harremanak berdintasunean eta aniztasunean eraikitzeko".

 

Joana Manzisidor arrasatearrak Arte Ederren ikasketak egin zituen. Diseinu-lanak eta muralak egiten ditu, baita tailerrak eman ere. "Talde eta elkarte ezberdinekin elkarlanean dihardut".

 

Najia Lotfi marokoar jatorriko ekonomista da, eta irabazi asmorik gabeko hainbat elkartetan parte hartzen du, "batez ere inmigrazioari, emakumeari eta gazteari dagozkionak". Irakasle, ikerlari eta Marokoko parlamentari dihardu.

 

Hitzaldia irekia izango da, eta datorren ostiralean izango da (otsailak 15). Arratsaldeko 18:00etan Kulturaten.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE