Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ford Mugarrik igoera fasea jokatuko du apirilaren 22an
Limpiresol Corazonista talde gasteiztarra izango du aurrez-aurre finalerdietan.
 (id: 7805591)
Ibai Trebiño / 2017-04-13 (argazkia: MB artxibo)
 
Lehen maila nazionalera itzultzeko bideari ekingo dio FORD Mugarrik datorren apirilaren 22 eta 23an Oñatin ospatuko den igoera fasearen lehen txanpan, eta bertan, Corazonistas talde gasteiztarra izango du aurrez aurre talde arrasatearrak.

Joan zen martxoan jokatutako partidan, Ford Mugarri 38-33 nagusitu zitzaion Iturripen Corazonistas-eri, aurten sorpresa eman duen taldeari, izan ere gasteiztarrek lehendabizikoz jokatuko dute maila nazionalera igotzeko playoff-a. Orduan, erraz nagusitu zitzaion etxeko taldea talde gasteiztarrari baino partida hura "ez duela ezertarako balio" uste du Patxi Garcia moreen entrenatzaileak.

Corazonistas "talde zaila" dela uste du Garciak eta ondorioz "partida gogorra" espero du entrenatzaileak, jakinda "partida bakarrera edozer gertatu daitekela". Halere, Ford Mugarri "gogotsu" iristen da Oñatiko hitzordura eta bere aukerak baliatuko ditu domekako finalean izateko.

Fisikoki eta moralki taldea "ondo" iritsiko dela hitzordura uste du Garciak , nahiz eta Josu Herrerok arazo fisikoak dituen. "Bi asteko geldialdia kudeatu beharko dugu baldintza onetan iristeko" adierazi du Garciak.

19.30etan ospatuko da bi taldeen arteko norgehiagoka eta irabazleak Aloña Mendi-Urduliz eskubaloia partidaren irabazlearen kontra jokatuko du finala domekan (12etan). Ondoren, play off-etako irabazleak igoera fasearen azken txanpari ekingo dio, maiatzaren bukaeran (lekua konfirmatzeke).   
  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE