Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gertaera
Gizon bat atxilotu dute Arrasaten, ustez droga trafikoagatik
Ertzaintzak informatu duenez, 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo ustez droga trafikoagatik, bizikletarekin kontrako noranzkoan gidatzen zuenean. Agenteek 8 poltsatxo speed eta haxix zati bat antzeman zizkioten.

Testua: Marijo Simon. 2019ko azaroak 30, larunbata.

 

Ertzaintzak informatu duenez, atxiloketa atzo arratsaldeko 20:25ean izan zen. Patruila batek kontrako noranzkoan zioan txirrindulari bat ikusi zuen. Ertzainek  txirrindularia gelditu eta identifikatu zuten, aurrekari penalak droga trafikoagatik zituela egiaztatuz. Agenteek gizonezkoa erregistratu zuten, eta 8 poltsatxo speed eta haxix zati bat antzeman zizkioten. 

 

Atxilotutako laguna azkenengo urtean Ertzaintzak hirutan atxilotu du delitu berberagatik, eta Arrasateko Udaltzaingoak  ere ikertu du. Komisariara eraman zuten, ondoren epailearen esku uzteko.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE