Argazkiak: Marijo Simon eta Gontzal Landa Herbias / Testua: GLH / 2018ko apirilak 15, domeka
Aurreikusi zitekeen baino lokatz gutxiago aurkitu dute korrikalariek ibilbidean zehar, baina proba halere oso gogorra izan da, laugarren ekimen honetan ere.
Lehena Udalatxera igotzen Julen Larruzea izan da, baina Aritz Kortabarria nahiko gertutik jarraitzen zuen. Jokin Garai oñatiarra (azkenean 3. postua lortu duena) ez zebilen urruti ere.
Udalatxeko puntatik lehen emakumea igarotzen Ainhoa Lendinez izan da, baina Ane Zabalak aurreratu egin du. Azpimarratzekoa da lasterkari arrasatearra beterana dugula.
Helmugan txapeldunorde Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan da, eta hirugarren Isa Casado. Nabarmentzekoa da arrasatear honek, lan-arrazoien ondorioz, gauean ezin izan duela lorik egin, baina kapaz izan da meritu handiko 3. postua lortzeko. Zorionak danoi! Proba amaitu ostean, ondoko atletak igo dira podiumera:
Gizonetan:
Emakumeetan:
Arrasatear azkarrenak:
Joseba Iglesias Sariak: