Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Trikigin txapelketan Kajoik irabazi du

Jai doinuak jarri ditu Arrasateko Trikitixa Eskolak jendartean

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 6, ostirala 

 

Trikiari eta panderoari eragiten egin dute kalejira eskolako ikasle eta irakasleek. Plazaratu ostean, saio irekiak egin dira, gustuko abestiak eskainiz jendaurrean.

 

Gainera, eko-taloen postua, eskuz egindako tresnen postua, mokaduak, edariak,puzgarria eta eskolan matrikulatzeko mahaia ere izan dira. Azpimarratzekoa da 175 lagunek ikasi zuten aurreko ikasturtean bertako eskolan. 

 

Trikigin txapelketa ere ospatu da, eta epaimahaiaren arabera (Maider Larrañaga, Juanra Mendieta, Bea Belategi eta Gabino Yarza) gin-tonic onena Kajoik prestatu du. Zorionak Kajoi!

 

Azpimarratzekoa da Kristina, Maixa eta Iratik saio bat eman dutela, (maisutasunez baino) maistratasunez emandakoa, bikaintasunez alegia. Oraindik zabalik jarraitzen du Arrasateko Trikitixa Eskolan 2019/2020an ikasteko matrikulazioa. 

 


Galeria de fotos


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE