Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Leintz Eskola Kirola

LEKeko Arizmendik Gipuzkoako Eskolarteko 8ko futbol txapelketa irabazi du

 (id: 7517585)Testua eta argazkiak: LEK. 2018ko ekainak 13, asteazkena.

 

Taldearen ibilbidea ondorengoa izan da ikasturtean zehar: urritik hasita eta maiatzera arte, Multikirola egin dute LEKeko beste LH 5+6 mailako neska mutilekin batera. 8ko futbolean egindako LEKeko txapelketan lehen postua lortu zuen taldeak eta horrek Debagoieneko kanporaketan parte hartzera bideratu zituen. Taldea osatzen duten mutilen izen abizenak jarraian.

 

 (id: 7495108)

 

Oñatiko Elkar Hezi taldearen aurka lehiatu ziren martxoaren 24an eta txapelketan aurreara jarraitzea lortu zuten kanporaketa hau irabazi eta gero. Hurrengo partida, maiatzaren 26an izan zen, Gipuzkoako eskolarteko final laurdenak Herreran. Aita Larramendi ikastolako taldearen aurka jokatu zuten oraingoan, eta partida hau ere irabazita (3-1), txapelketako final erdietarako txartela lortu zuten. Hurrengo egunean, maiatzaren 27an, Zubietan Urdaneta taldearen aurka izan zen. Hau ere irabaztea lortu zuten 3-0 emaitzarekin eta finala jokatzeko txartela eskuratu zuten.

 

Finala, ekainaren 10ean izan zen Zubietan, eta partida oso polita eta lehiatua jokatu zuten Donostiako Santo Tomas Lizeoa 'A' taldearen aurka. Oso partida berdindua izan zen, eta 3-3ko emaiatzarekin amaitu zen. LEK Arizmendi Ikastola taldeko golak Aratzek lehena, Xabierrek bigarrena eta Danelek hirugarrena sartu zuten.

 

590.Zortzikako.Futbola.Txapeldunak.ARIZMENDI (id: 4553255)

 

Benetan lan polita egin zuen taldeak partida osoan zehar eta berdinketako emaitzarekin amaitu zenez partida, penaltietan erabaki zen irabazlea nor izango zen. Penaltietan 3-2ko garaipena lortu zuen taldeak azken jaurtiketa Xabier Antxiak porteroak geratu baitzuen.

 

Zorionak mutilak!!

 

LEKetik talde honekin ibili diren monitoreak ere zoriondu nahi ditugu, Mikel Balanzategi, Mikel Gonzalez eta Jonatan Raso, ikasturtean zehar lan bikaina egin baitute taldearekin. Azpimarratu talde honetako gurasoak ere, ikasturtean zehar eta futboleko Gipuzkoako txapelketan bereziki eskaini duten inplikazioagatik, laguntzagatik eta beraien animoengatik, taldea jarraitu baitute partida guztietan mutilak animatuz.

 

Zorionak txapeldunak!!

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE