Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pentsio duinen alde
Pentsionisten Plataformak herriari deialdia egiten dio ekainaren 17an egingo den manifestaldira
Ekimen honekin pentsionistek irailera arte atsedena hartuko dute indarrak berritzeko. Manifestaldia Herriko plazatik irtengo da arratsaldeko 19:00etan.

 (id: 7453343)Testua: Arrasateko Pentsionisten Plataforma. Argazkiak: Marijo Simon. 2019ko ekainak 10, astelehena.

 

Arrasateko Pentsionisten Plataformak Arrasateko herriari deialdia egiten dio ondorengo ekainaren 17an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan Herriko plazatik aterako  den manifestaldira.

 

Pentsio duinen alde borroka eta aldarrikatzeko arrazoiak inoiz baino beharrezkoagoak direla uste dugu, eta horregatik deitzen dugu mobilizazio honetara. Orain, hauteskunde prozesu ezberdinak bukatu direnean, eta gobernu berriak eratzen ari direla, alderdi ezberdinek kanpaina politikoetan emandako hitza betetzeko momentua heldu da, gure aldarrikapenak errealitate bilakatzeko beharrezko diren neurriak aurrera eramateko momentua. Baina horretarako  beharrezkoa izango da antolakuntza eta mobilizazioen bitartez kaleetatik presioa egiten, kanpainan agintzen dena airean geratu ez dadin.

 

Pentsio publikoak, 1080 eurotako gutxiengo pentsioa, jasangarritasun faktorearen indargabetzea, KPIan lotuta urtero areagotzea.. hauek dira gure aldarrikapenetako batuz pentsionistek oinarrizko bizi baldintzak izan ditzagun, baian Arrasateko Pentsionisten Plataformatik uste dugu gizarte justuagoa bat eraiki ahal izateko beste aldarrikapen batzuengatik ere borrokatu behar dugula. Adibidez, gutxiengo soldata 1200 eurotara igotzea edota emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzeko politika feministak egitea.

 

 (id: 7468288)Deialdi berezi bat zabaldu nahi diegu gazteei, gaur beharrezkoa izan arren, borroka hau etorkizunean oraindik beharrezkoagoa izango bait da, batez ere beraientzat. Gaurko soldata duinak biharko pentsio duinak izango bait dira.

 

Guzti honegatik, ekainaren 17an guztiok elkartzea espero dugu eta Arrasateko herritar guztiak gonbidatzen ditugu manifestaldian parte hartzera. Baita ere gogorarazi nahi dizuegu udaran atseden  hartuko dugula irailean indar berriekin ekiteko.

 

Azkenik, bihotzez eskertu nahi diegu deialdi honetan babesa eman diguten erakunde eta antolakuntza guztiei: ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT, STEILAS, Emakume Mundu Martxa, Pottogorriak eta Gaztetxea.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE