Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

BERDINTASUNA ALA EZBERDINTASUNA?

Agurne Juldainen iritzi idatzia.

120.AGURNE.JULDAIN (id: 8313259)

 

Testua eta argazkia: Agurne Juldain / 2019ko apirilak 3, asteazkena


Azken asteetan egunero entzuten egon gara aitatasun baimena luzatuko dela haur jaioberrientzat amatasunarekin parekatzeko. Pozik hartu dugu berria, berdintasunera jo behar dugulako eta beharra dagoen hutsunea bete behar delako, noski!


Zer gertatzen da guraso bakarreko haurren kasuan? Haur hauek ez dituzte behar berdinak? Bi guraso dituzten haurrak oso txikiak dira jaio eta 16 astetara haurtzaindegira joateko, guraso bakarreko haurrak nagusiak dira 16 asterekin? Guraso bakarreko haurrak 16 asteko baimena dugu gure haurtxoarekin egoteko, ondoren haurtzaindegira, aitona-amonarekin, izeba-osabarekin, lagunekin,…


Ez da soilik adinaren faktorea. Guraso bakarreko haurren kasu gehienetan ez dago aukerarik lan ordutegia murrizteko edo lan eszedentzia bat eskatzeko, soldata bakarrarekin bizi behar dugu eta, kasu gehienetan.


Egia da ama izateko proiektua hasten zarenean ez duzula proiektua hasten laguntzak izango dituzun edo ez pentsatuz, amets bat betetzeko proiektua da gehienetan, nire kasuan behintzat hori izan da arrazoi nagusia. Baina pena ematen dit bai orain hautezkundeen atarian nola betetzen dituzten batzuek beraien ahoak lortutako ekimenaz.

 

Noski berri ona dela gurasoentzat haurrarekin denbora gehiago egoteko aukera izatea baina agian proiektua ez litzateke izan beharko gurasoak haurrekin egon baizik eta haurrak gurasoekin, guraso bi edo bakarra izanda. Haurrak dira beharrak dituztenak eta gizartea da beharrak astetzeko lan egin behar duena.


Haur batek, guraso bat edo bi izan, behar berdinak ditu, ezta?

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE