Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Artgazki elkarteak antolatuta
San Juanetako V. Argazki Lehiaketa martxan dago
Argazkien gaia 2019ko Arrasateko San Juan jaiak izango da. Argazkiak 2019ko San Juan jaietan eginda egon beharko dira.

Testua, kartela eta argazkia: Artgazki. 2019ko ekainak 11, asteartea.

 

Artgazki elkarteak antolatuta,  San Juanetako V. Argazki Lehiaketa martxan dago. Argazkien gaia 2019ko Arrasateko San Juan jaiak izango da. Argazkiak 2019ko San Juan jaietan eginda egon beharko dira.

 

Izen ematea dohainik izango da eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Artgazki elkarteko bazkide eta zuzendaritzako kideak ere aurkeztu ahal izango dira, betiere epaimahaiko ez badira.

 

Argazkiak aurkezteko epea ekainaren 27an amaituko da 22:00etan

 

Gehienez ere, bi argazki aurkeztu daitezke eta lehiaketak@artgazki.org helbidera bidali beharko dira.Argazkiekin batera datu hauek bidaliko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta argazki bakoitzaren izenburua.

 

Argazkien ezaugarriak

 

Zuri-beltzean zein koloretan egindako argazkiak aurkeztu daitezke.

 

Berariaz debekatutadaude argazki muntaien bidez sortutako argazkiak, eta baztertuta geldituko dira, epaimahaiaren ustez manipulatuak izan diren argazkiak. Zehazkiago esanda, argazkiei ezin zaie zati bat erantsi, kendu edo tokiz aldatu.

 

Parte hartzaileek bermatu beharko dutelehiaketara aurkeztzen dituzten argazkiak bereak direla.

 

Argazkiak aukeratu eta epaia ematea

 

Epaimahaiak eskubidea dauka oinarri hauekin bat ez datozen argazkiak baztertzeko, bai eta ere bere iritziz gustu txarrekoak edo iraingarriak direnak lehiaketatikkanpo uzteko eta ez argitaratzeko.

 

San Juan jaiak amaitu eta hurrengo astean aukeratuko ditu epaimahaiak lehiaketako irabazleak. Argazkigintza eta arte alorretako adituek osatuko du epaimahaia.

 

Sari banaketa ekainaren 30ean, igandea, izango da, 19:00etan Arrasateko Kajoi tabernan.

 

Argazkien eskubideak

 

Artgazki elkarteak, lehiaketaren antolatzaile den aldetik, bermatzen du egileen datuak modu egokian erabiliko dituela, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteariburuzkoa (LOPD).

 

Antolatzaileek argazkiak erreproduzitzeko eskubidea izango dute, informazioa zabaldu edo jardueraren bat sustatze aldera, bai eta lehiaketa honetan parte hartutako argazkiak erakusteko ere, betiere egilearen izena aipatuta. Era berean, antolatzaileek Arrasateko Udalari eman ahalko dizkiote lehiaketa honetara aurkeztutako argazkiak. Arrasateko Udalak, berriz, ezin izango dio beste inori eman argazkiok egilearen baimenik gabe.

 

Sariak

 

Argazki onenak:

 

1. saria: 300 € eta trofeoa.

2. saria: 150 € eta trofeoa.

3. saria: 100 € eta trofeoa.

Argazki originalena: 100 € eta trofeoa.

 

 (id: 7421198)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE