Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskaraldia Arizmendi Ikastolan, hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago!
Arizmendi Ikastolako ikasleek eta irakasleek Euskaraldia hitzaren hizkiak irudikatu dituzte ekimenarekin bat egiteko.

 (id: 7357128)Testua eta argazkia: Arizmendi Ikastola. 2018ko azaroak 7, asteazkena.

 

Euskaraldian, hamaikako bat dago, hamaikako hau norbanakoz osatu ohi da. Zergatik hamaika? 

 

- Hamaika hitzak euskaran duen esanguragatik, asko esan gura du

- Euskaraldia hamaika egunetan egingo da

- Euskaraldia hitzak 11 letra ditu

 

Arizmendin, hamaikako hau pertsonalizatu beharrean, guneka hamaikako bat sortzea erabaki da, guztiok izango bai-gara Euskaraldiaren parte, asko gara eta guztiok osatzen dugu hamaikakoa. Gune bat hizki bat eta gune guztiak elkartuta EUSKARALDIA!

Ikastola  eta  herriko Euskalgintzako eragile aktiboak garelako  eta pertsona EUSKALDUNAK hezi nahi ditugulako  Arizmendi Ikastolan bat egiten dugu EUSKARALDIArekin.

 

 

E- SANTA TERESA

U- UMEZANTZA

S- BASABEAZPI

K- JOSE ARANA

A- GAZTELUONDO

R- FERIXALEKUA

A- URIBARRI

L- ARIMAZUBI

D- GAZTELUPE

I- LANBIDE

A- ALMEN

! - OLARTE

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE