Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Epaia: ''Zuhurtziagabekeriazko hilketa izan zen''

4 urteko erdi-askatasun erregimenera zigortu dute

Galizia Kalean jaioberria kalean utzi zuen adingabekoa epaitu berri dute, eta Adingabeen Epaitegiak erabaki du neska 4 urte egotea "hezkuntza zentro batean, eta horietako azken 6 hilabeteak zaintzapeko askatasunean ematea".

595.Jaioberria.Hilketa.NOTICIASDEGIPUZKOA (id: 7424722)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Noticias de Gipuzkoa, artxibokoa / 2019ko irailak 5, osteguna

 

Jaioberri bat Galizia kalean agertu zen aurtengo martxoaren 3an, eta ondorioz Ertzaintzak bere ama (orduan adingabekoa) atxilotu egin zuen.

 

Epaiketa uztailean eta abuztuan egin da, 3 saiotan banaturik eta ateak itxita, Adingabeen Donostiako Epaitegian. Lehen saioan akusatuak deklaratu egin zuen, honezkero adinez nagusi dena.

 

Saio horretan ere parte hartu zuten ikerketako ertzain batzuek, akusatuaren senide eta lagun batzuek, mutil-lagunak eta jaioberria kalean ikusi zuen bizilagunak.

 

Bigarren saioa uztailaren 11n egin zen, eta azken saioan, abuztuaren 26koan, jaioberriari autopsia egin zion forentseak deklaratu zuen. Ondoren, epaiketako aldeek euren argudioak azaldu zituzten.

 

Adingabeen Donostiako Epaitegiak erabaki du "zuhurtziagabekeriazko giza hilketa" izan zela, eta ondorioz agindu du akusatua 4 urte egotea erdi-askatasun erregimenean, "hezkuntza zentro batean, eta horietako azken 6 hilabeteak zaintzapeko askatasunean egotea".

 

Fiskaltzak epaiketan eskatu zituen akusatuak 5 urte zentro batean giltzapeturik ematea eta beste 2 urte zaintzapeko askatasunean, ustezko hilketa delitu bategatik. Epaitegiaren sententzia ez da irmoa, eta beraz errekurritu daiteke.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE