Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udala: ''Horretarako ahalik eta kontsentsu zabalena ezinbestekoa da''

Udaltzainburuak agenteek pistola eramatea eskatu dio Udalari

Udaltzainburuak eta udaltzain ofizial-ordeak lehen aldiz ofizialki egin diote eskaera Udal-gobernuari, agenteek suzko armak eraman ditzaten.

590.Udaltzaingo.Kotxe.Berri.13 (id: 7534751)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko otsailak 13, asteartea


Udal-Gobernuak jakitera eman berri duenez, azken urteetako eta hilabeteetako gertaeren harira, ofizialki udaltzainburuak eta udaltzain ofizial-ordeak ondoko eskaera egin zioten urtarrilean:


"Udaltzaingoan arma jartzea. Horretarako Arkautiko kurtsoa gainditu behar da, eta urtero bi aldiz tiro galeriara joan beharko da".


Era berean, "eskaera hau ahalik eta azkarren tramitatzea eskatzen da, bai gure segurtasunerako bai herritarren segurtasunerako".


Udal-Gobernuak otsailaren 2an eman zuen erantzuna ofizialki, eta erantzunean azpimarratzen duenez, "badirudi udaltzain guztiak ez daudela eskaerarekin ados".


Gehitzen duenez, "gainontzeko alderdi politikoen iritzi garbia ezagutu nahi" du Udal-Gobernuak.


Era berean, Alkatetzak erantzunean adierazten du "eskaera egin duten udaltzainek azken 5 urteetako datuak ekar ditzatela, Udalak balora dezan Arrasateko kriminaltasunaren eboluzioa".


Baita ere Udalak "egoera eta gaiaren inguruko analisi bat egin ahal izan dezan, erabakia hartu aurretik". Datuak aurkezteko "sei hilabeteko epea" eman die.


Datuak aurkeztuko badira, ondoren Udal-Gobernuak "esanbidezko adierazpena eskatuko dizkie hurrengoei: udal honetan ordezkaritza duten sindikatu bakoitzari, eta udal honetan ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzari".


Horiek guztiak jaso ondoren, "horiek aztertuta", Udal-Gobernuak egingo lukeena izango litzateke "gai hau bideratzea Pertsonal eta Enplegu batzordera. Bideratze honekin lortu nahi da Pertsonal Batzordean gaia aztertzea, eta sindikatu eta gainontzeko alderdi politikoen adostasuna lortzea, gaiaren garrantzia ikusita ahalik eta kontsentsu zabalena izatea ezinbestekotzat jotzen baita".


Alde horretatik, Udal-Gobernuak iazko otsailean adierazi zuen "beharrezkoa den adostasun puntua ematen ez" zela.

 

Erlazionatutako hainbat albiste:


Gizon bat tirokatu dute, kotxe bat erabiliz, Bañez doktorea kalean
2017ko apirilaren 17an argitaratutako albistea

Udaltzainek pistola eramateko "ez dago beharrezko adostasuna"
2017ko otsailaren 20an argitaratutako albistea

Oposizioko taldeek zehaztu dute Udaltzaingoa-pistola gaiaz duten jarrera
2017ko otsailaren 24an argitaratutako albistea

Udaltzaina zauritu duen 21 urteko gizona aske geratu da karguekin
2018ko urtarrilaren 26an argitaratutako albistea
 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE