Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Soinu Magikoak' emanaldian

Irudi mitologikoak iradoki dituzte Alberto Urretxok eta Martinez de Lezeak

Testua, argazkiak eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2017ko apirilak 30, domeka


Udalak antolaturik, eta Musikaldiaren baitan, atzo arratsaldean "Soinu magikoak" ekitaldia izan zen Amaia Antzokian.


180 lagun inguru bertaratu ziren musikarekin, literaturarekin, mitologiarekin,... gozatzeko asmoz.


Saioan zehar Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrak mitologiaren inguruko idatziak irakurri zituen elebitan.


Gazteleraz euskaraz baino zuzenago, baina betiere enfasia jarrita, batzuetan ironiaz, bere pasioa publikoarekin konpartitzeko asmoz.


Bitartean, Alberto Urretxok maisutasunez eta leuntasunez eragin zion tronboiari. Jendea oro har ohituta dago tronboia beste estilo batzuetan entzutera, baina arrasatearrak erakutsi zuen tronboiak ere entzumena ferekatu dezakeela, zehaztasun handiz gainera.


Maite Itoizen arpak eta ahots sorgintzaileak ere ikus-entzuleei gonbidapena luzatu zien begiak ixtera eta melodiarekin gozatzera.

 

Baita Irini Gaitani pianista greziarrak eta Andriana Grigoras biola-jotzaile errumaniarrak ere.


Emanaldian zehar Mari jainkosarekin hegan egitera proposatu zen, edota Arrasateko herensugearen kondairarekin berriro gozatzera.

 

Publikoak hainbat txaloaldirekin eskertu zituen saioan zehar musikarien eta idazlearen lanak.


Musikaldiaren zikloak gaur (domeka) jarraitu egingo du Alos Quartet-en kontzertuarekin. Bertan, Oreka TX taldeak ere parte hartuko du. Arratsaldeko 20:00etan Kulturateko areto nagusian.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE