Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bihar irekiko da 'Zeuk iñ zuek jan' bazkariaren izen ematea
Berritasuna eta tradizioa batzen ditu San Juan jaietako egitarauak
Larunbat honetan, Haurren Danborradak eta Txorbela Otxoteak irekiko dute programa. Berritasunen artean, Bikeshow erakusketa izango da Zaldibarren, eta 'Ez dok hiru: Euskal musikaren benetako historia', Tartean taldearen ikuskizuna Monterronen.

 (id: 7193827)Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko ekainak 12, asteazkena.

 

Arrasateko Udalak berritasunak eta tradizioa batzen den San Juan jaietako egitaraua aurkeztu du gaur goizean. Bihartik aurrera arrasatearren postontzietara helduko da. Bihar ere, goizeko 8:00etatik aurrera irekiko da 'Zeuk iñ zuek jan' bazkarian izena emateko epea BAZen edo udal-webgunean.

 

Larunbat honetan, ekainaren 15ean, Haurren Danborradak eta Txorbela Otxoteak irekiko dute programa. Ostiralean berriz, Uarkapen frontoian pilotako San Juan txapelketaren finalak lehiatuko dira.

 

Aurten, San Juan Bezpera igandea izanda, hainbat ekitaldi larunbatean egingo dira. Besteen artean, ekainaren 22an Dragoi Jana egingo da Herriko plazan, eta Txosna gunean, Tremenda Jauriak eta Kumbia Queersek kontzertua eskainiko dute. Trikitixa Eskolak publikatu berri duen diskoa Monterronen aurkeztuko du. Bestalde, ekainaren 21ean Kantu Afaria egingo da Jose Letona plazan Sei Pistols eta Trabuko bat taldearen eskutik.

 

San Juan egunean, ekainaren 24an, ohikoak diren su artifizialak izango dira, eta 'Ez dok hiru: Euskal musikaren benetako historia', Tartean taldearen ikuskizuna taularatuko da Monterronen. Ekainaren 25ean berriz, eguerdiko emanaldia berreskuratuko da aurten. Seber Altube plazan Trapu Zaharra taldeak 'Sefini' ikuskizuna taularatuko du. Egun berean, Herriko plazan Puro Relajo taldearen kontzertua izango da.

 

Jaiei amaiera emateko, ekainaren 26an, Zaldibar frontoian , Dirt Jump eta Trialiseko Freestyle Bikeshow erakusketa izango da, eta Herriko  Koban taldeak kontzertua eskainiko du.

 

Bestalde, Arrasate Musikalek bi kontzertu eskainiko ditu. Ekainaren 24an ohikoa den emanaldia egingo du Monterronen Musikal Banda. Aurten Alaskaren abestiekin osaturiko egitaraua eskainiko du. Ekainaren 28an berriz, eta egitarautik kanpo Big Bandak kontzertua eskainiko du Amaia antzokian.

 

Bukatzeko, Udalak eskertu die herriko elkarteei egitaraua aurrera ateratzeko egin duten lana, eta herritarrak gonbidatzen ditu jaietan parte hartzera eta gozatzera.

 

EGITARAUA: 

 

EKAINAREN 14AN, EGUBAKOITZA

 

19:00 Uarkape frontoian ESKU PILOTA PARTIDAK. San Juan txapelketaren finalak.

 

19:00 Amaia Antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako BALLET
IKUSKIZUNA. 

 

 

EKAINAREN 15EAN, ZAPATUA

 

09:00 Seber Altube plazan hileroko III. larunbateko baserritarren azoka.

 

19:00 HAURREN TANBORRADA, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek
antolatuta. Ibilbidea: Biteri plaza, Zerkaosteta, Garibai etorbidea, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko plaza.


19:30 Txorbela Otxotearen KONTZERTUA San Frantzizko elizan.

 

 

EKAINAREN 16AN, DOMEKA, HAUR DANTZARIEN EGUNA 

 

10:00 Zaldibar pilotalekuan batuko dira haur dantzarien taldeak. Ondoren txistulariekin
KALEJIRA


11:15 Herriko kaleetan zehar DANTZA ERAKUSTALDIA.

 

13:30 Talde guztiak Herriko plazan elkartuko dira.

 

17:15 Herriko plazan dantza talde guztien JARDUNA eta AGURRA. Gero, DANTZALDIA
GAUARGIrekin. Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz Dantza Taldeek antolatuta.

 

EKAINAREN 20AN, EGUENA

 

18:30 Aire akrobazia ikuskizuna Monterron  parkean Agurtzane Telleria eta bere ikasleen eskutik.

           

 

EKAINAREN 21AN, EGUBAKOITZA

 

18:00 Amaia Antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako IKUSKIZUNA.

           

 

19:30 HERRIXA DANTZAN Sebero Altube plazan Portaloi elkarteak antolatua.

           

21:30 KANTU AFARIA Jose Letona plazan SEI PISTOLS ETA TRABUKO BAT taldearekin.

 

           

EKAINAREN 22AN, ZAPATUA.

 

18:00 Txosnen irekiera.

           

18:30 Trikitixa eskolako diskoaren aurkezpena Monterron parkean.

           

21:00 Herriko plazan DRAGOI JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.

           

22:00 Txosna gunean KONTZERTUA: Tremenda Jauría + Kumbia Queers.

 

           

 

 

 

 

 

EKAINAREN 23AN, EGUENA 

 

12:00 Txosna batzordeak antolatuta TXUPINAZOA. Ondoren trikipoteoa.

 

14:30 Herri BAZKARIA Uarkape pilotalekuan. Txosna batzordeak antolatuta.

 

16:00 Buenuena Jatetxean 23. MUS TXAPELKETA.

 

16:30 ETXAFLEROAK Herriko plazatik.

 

Ondoren, Seber Altube plazan POTXIN ETA PATXIN taldearen “ZIRKOKO IZARRAK”
izeneko haurrentzako emanaldia.

 

17:00 TXOPOPOTEOA INCANSABLES txarangaren laguntzarekin.


18:00 Herriko plazan MAKALA jasotzea.


18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (8-15urte) eta ondoren
gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako zezenak.


19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA.


21:00 ERREMENTARI DANTZA Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.


22:30 SAN JUAN SUA Herriko plazan.

 

23:00 Erromeria txosnagunean Gora Herria taldearekin.


23:15 Biteri plazan hasita eta herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN TANBORRADA. SUDCek antolatuta.


00:00 Solstizioari Akelarrea txosnagunean Pottogorrien eskutik.

 

 

 

EKAINAREN 24AN, ASTELEHENA, SAN JUAN EGUNA 

 

8:30 DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN.

 

8:30 Arbolapetatik Izenbarikuak txaranga. Uluaken antolatuta.

 

9:00 ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J.Mª
Arizmendiarrieta plaza. Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan.

 

11:00 San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA.

 

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien KONPARTSAren KALEJIRA.

 

11:00 Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA. 11:30ean Seber Altube
plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin.

 

12:00 Herriko plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa.

 

12:30 – 14:30 eta 16:30 – 19:00 Puzgarriak Biteri plazan Real Sociedad Fundazioak
eskainita.

 

12:30 Etxaluzen (Abaroa) OMENALDIA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIEI.

 

13:00 Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin.

EGITARAUA

  • La Millor Terra del Mon---Ernesto Rosillo
  • La leyenda del Beso---Soutullo y Vert
  • The Saint and the City---Jacob de Haan
  • Mecano---Cano
    Mexico--Francis Lopez
  • ZUZENDARIA: MIKEL MARKIEGI

17:30 Herriko kaleetan zehar STREET BOULDER txapelketa txosna batzordeak antolatuta.

 

17:30 OLINPIADAK txosnagunean.


19:00 Txosnagunean kontzertua: EKIÑE CASADO eta TXERRIKUMEAK.


19:30 ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA zezen plazan.


19:30 KALEJIRA erdiguneko kaleetan zehar Arrasateko gaiteroekin eta Arrasate Musikaleko haize taldearekin.


23:00 Santa Barbaratik SU ARTIFIZIAL ikusgarriak, Astondoa pirotekniaren eskutik.


23:15 Monterron parkean TARTEAN taldearen ikuskizuna: “EZ DOK HIRU. Euskal
musikaren benetako istorioa”.


23:15 Herriko plazan OIHAN VEGArekin, DISKOFESTA.


1:00 DJ-BULL txosnagunean.

 


EKAINAREN 25EAN, MARTITZENA. HAURREN ETA GAZTETXOEN FESTA EGUNA

 

8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.


9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.

 

11.00-14.00: Jolas parkeak Biteri plazan eta Monterronen.

 

  • Biteriko plazan aurpegi margoketa, makedo, mural geometrikoak, armiarma sarea, oreka pasabidea, puzgarria, ohe elastikoak, zesteria tailerra aspaceren eskutik.
  • Monterronen, ipuin kontalariak, tirolina, zirkoko aire akrobazia ikastaroa, ur zirkuitoa…

12:00-20:00: Gazteen gunea kulturateko plazan: Karaokea, Scooter erakustaldia + DJ + tailerrak, Gazte tentsioa Irratia, kontzertuak.
 

12:00 Karaokea Biterin.

 

12:00 Azokan “Zeuk iñ zeuk jan” BAZKARIAren prestaketa.

 

12:30 Arrasateko trikitixa eskolarekin KALEJIRA.

 

12:45 EGUZKILARUren Ongi etorria eta Makal Txikiaren igoera Biteriko plazan.


13:00 APAR FESTA Biterin

 

13:00 Seber Altube plazan TRAPU ZAHARRA taldearen “SEFINI” antzezlana.


13:00 KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin.

 

14:30 “Zeuk iñ zeuk jan” kuadrilen arteko BAZKARI HERRIKOIA azoka plazan. Udalak
sagardo kupel bat jarriko du partehartzaileentzat.

 

17:30 Txosna batzordeak antolatuta poteo girotua.


19:00 PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen “Musua” ikuskizuna Monterronen.


20:00 BERTSO JAIALDIA Seber Altube plazan AED-k antolatuta. Partaideak: Maider
Arregi, Onintza Enbeita, Jokin Uranga eta Iñaki Viñaspre. Gai jartzaileak: Oihana eta
Haizea Arana.


22:30 Herriko plazan PURO RELAJO taldearen KONTZERTUA.

 

23:00 KONTZERTUA txosnagunean: WOOD STRINGS, LOS W.C. eta EGURRA TA
KITTO.

 

 

EKAINAREN 26AN, EGUAZTENA 

 

8:00 Txosnak antolatuta, SOKASALTO GAUPASERUA.

 

8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.


9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira
zezen plazan.


11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.


12:00 Herriko plazan EUSKO LABELEKO PRODUKTUAK  DASTATZEA Goikobalu
abesbatzaren laguntzarekin.


18:00 Dirt Jump eta Trialisineko FREESTYLE BIKESHOW ikuskizuna Zaldibar frontoian.

 

19:00 Seber Altube plazan Lore Gazteak taldearen DANTZA EMANALDIA.


20:00 KONTZERTUA Herriko plazan: KOBAN.

 

 

OHARRAK:


- “Zeuk eiñ zeuk jan” bazkarirako izen ematea: ekainaren 13tik 18ra udalaren
webgunean ( www.arrasate.eus ).
- J.M. Arizmendiarrieta plazan kokatuko den zezen plazaren edukiera 1400 lagunekoa
da.
- Zezen ikuskizuenei buruzko Araudia onartzen duen 183/2008 Dekretuaren arabera:
16 urte baino gutxiagoko adingabekoek ezin dute tradiziozko toreo ikuskizunetan parte
hartu, soilik ikusle gisa joan ahal izango dira.

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE