Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Abesbatzak opari bat erregalatu dio laukoteari

Tangoak, zambak,... abestu dituzte Goikobalu eta Opus 4k

Bideoak, testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko apirilak 16, astelehena 

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Udaberriko XIV. Musikaldiari hasiera eman zitzaion zapatuan parrokian.

Opus 4 eta Goikobaluk eman zuten kontzertua, bakoitza bere kabuz lehenbizi eta elkarrekin gero. Pianista Alberto Sáez aritu zen.

Argentinako laukoteak aurten 50 urte betetzen ditu, eta nazioarteko bira bat ematen dabil. Aurrez ere Arrasaten arituak dira, Txorbela otxotearekin, baita parrokian ere. Herenegun ondoko egitaraua eskaini zuen:

  • Desde el puente carretero, Peteco Carabajal (chacarera)
  • El moncho, Ramón Ayala (chamamé)
  • Oración del remanso, Jorge Fandermole (chamamé)
  • Contigo en la distancia, César Portillo de la Luz  (bolero) 
  • Cuba p’al que se va, Alfredo Zitarrosa  (chamarrita)
  • Uruguay por una cabeza, Carlos Gardel-Le Pera (tango)
  • Azúcar, pimiento y sal, Héctor Varela  (milonga)
  • Balada para un loco, Astor Piazzolla-Horacio Ferrer  (tango)

Azpimarratzekoa da, egitarauko abestiez gain, ‘Hegoak ebaki banizkio’ kantua ere abestu zuela. Goikobalu hasieran bere kabuz aritu zen, eta ondoko abestiak kantatu zituen:

  • La tempranera, León Benarón-Carlos Guastavino (zamba)
  • Alfonsina y la mar, Ariel Ramírez-Félix Luna (zamba)
  • El roble y el ombú, Félix Garci-Arcéluz (zortziko)
  • Zamba de mi esperanza, Luis H. Morales (zamba)
Azken partean Opus 4 eta Goikobaluk elkarrekin aritu ziren, meza kriolla bat eskainiz. Gainera, abesbatzak Iñigo Arregiren eskultura txiki bat oparitu zion laukoteari, bere 50. urteurrenaren harira. Biek publikoaren txalo beroak jaso zituzten.

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE