Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Beste batean apurketak egin dituzte

Elkano kaleko bi garajetan lapurtu dute

Gertaera ostegun gauean izan zen, eta garaje bateko jabeei hozkailu handi batean zeukaten janari guztia ostu zieten.

590.Elkano.Kaleko.Parkinga1 (id: 7825902)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko martxoak 13, asteazkena


Auzotar batek jakitera eman digu bi lapurreta eta apurketak izan zirela ostegun gauean Musakolan.


Gertaera hau Elkano kaleko lurrazpiko parkingean izan zen, eta 3 garajetan izan zuen eragina:


Garaje batean, jabeek hozkailu handi batean zeukaten janari guztia lapurtu zieten. Beste garaje batean ere objektu batzuk ostu zituzten.


Hirugarren garajean ez zuten ezer ebatzi, baina lapurrek apurketa handiak egin zituzten. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu egin ziren, eta ikerketa zabalik dago.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE