Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aurkezpenean triskantzaren bi lekuko aritu dira

'3M: MemoriA' liburuak emakumeen ekarpena azalaratzen du

Emakume Txokoak antolatuta, '3M: Memoria, Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo de 1976' liburua aurkeztu da. Lanaren egileetako bat, Zuriñe Rodriguez Larak azaldu du triskantza hau "zabalik jarraitzen duen zauria" dela.

595.Martxoak3.Emakumeak.Liburua.Hizlariak (id: 7898742)


Bideoak, testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko martxoak 14, osteguna

 

Emakume Txokoak antolatuta, atzo arratsaldean '3M: Memoria, Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo de 1976' liburua aurkeztu zen Kulturaten. Aurkezpenean parte hartu zuten [goiko argazkian, ezkerretik hasita]:

  • Julia Monge, ekitaldiko dinamizatzaile gisa, 1937 Intxortako kide
  • Zuriñe Rodriguez Lara, kazetari eta liburuaren egileetako bat
  • Pilar Barrera Escobero, lekuko eta emakume langile eta elkarteko kide
  • Maite Elizondo, lekuko eta emakume langile

Liburua hiru emakumek egin dute, hain zuzen, ikerkuntza eta memoria historikoa berreskuratzeko kooperatiba bateko kideak, Sudergintzako kideak:


Bertan dihardute Zuriñe Rodriguez, Nora Miralles eta Itziar Mujikak, eta liburu berria Intxorta 1937 Kultur Elkarteak argitara eman du.


Hitzaldiaren hasieran, Pilarrek eskertu zuen "Arrasateko herriak oraintsu Martin Villa 'persona non grata' izendatzea". Bide honetan, "ea beste udalerri batzuek ere gauza bera egiten duten".


Maite Elizondok Martxoaren 3ko testuingurua kokatu zuen: "Martxoaren 3a baino lehenagoko borrokek Gasteizko pertsonak eraldatu gintuzten". Horrela, "elkartasun mugimendu indartsu bat sortu genuen".


Pilarrek eskatu zuen, Martxoaren 3an eraildako 5 pertsonez gain, Martxoaren 3ko "190 zaurituak ere gogoan izatea".


Zuriñek eskertu du liburua egiteko prozesuan M3 elkarteak emandako laguntza. Baita kazetariek elkarrizketaturiko 40 emakumeenak ere. 


Elkarrizketetan azaleratu da "urte haietan Gasteizen borroka eredu berri bat sortzen ari zela. Horregatik diktadurak errotik moztu nahi izan zuen".


Liburuak azalaratzen du "Areitio fabrikako 300 emakumeen borroka. Inork ez du beraietaz hitz egin, baina langile hauek makinak geldiarazi zituzten, barrikadak egin zituzten, poliziari aurre egin zioten,...".


Bien bitartean "fabrikako gizonezkoei lotsa eragiten zien emakumeekin borrokan irtetea, emakumeak borrokaren buru izatea,... eta ondorioz gizon haiek eskirolak izan ziren".

 

595.Martxoak3.Emakumeak.Liburua.Entzuleak (id: 8468224)
Zuriñek aurkezpenean aipatu du lekuko baten baieztapenetako bat: "Martxoaren 3an Gasteizko kaleei bolbora usaina zerien, eta etxebizitzetan kafe usaina zegoen".


Alde honetatik "etxebizitza horiek ireki izan ez balira, eraildako pertsona gehiago egongo lirateke".


Emakumeek ere berebiziko lana egin zuten ospitaleetan. Orduko erizainetako batek hala azaldu zuen kinka larria: "Gerra ospitaleko atetik sartzen ari zen".


Orduko ministro frankista batek, Manuel Fragak adierazi zuen "la calle es mía", eta bere poliziek 5 pertsona erail eta 190 zauritu ondoren, zauritu batzuei bisita mediatikoa egin zien.


Ospitalean ziharduen erizain batek ondokoa pentsatu zuen: "Fragari aurpegian kristalezko suero pote bat apurtzear egon nintzen".


Zuriñek baieztatu duenez "Martxoaren 3a shock bat izan zen Gasteizentzat", eta oraindik Justizia egin ez denez, "zauriak zabalik jarraitzen du".


190 zaurituetatik 6 emakumeak dira, eta ikerlariekin elkarrizketa egin dute libururako. Balaz zauritua izateak "zure bizitza geldiarazten du, baita zaintzen zaituen senidearena ere, eta frustazioak eragiten dizkizue".


Zauritu hauetako bati 2 miloi pezetako kalte-ordaina aitortu zioten, baina honezkero "10 ebakuntza egin behar izan dizkiote, soilik ehun batekin jantzi daiteke, soilik albo batez lo egin dezake,...".


Hiru ikerlariek ere eraildakoen emazteak elkarrizketatu dituzte, eta lekukotza hauek guztiak emateak "erreparazio soziala lortzeko baliagarriak dira".


Pilarrek azaleratu du "orain arte, langile bezala, ezkutuan egon gara, isilik". Baina orain ahotsa altxatu dute "sistema aldatzeko, pertsonak pertsonatzat tratatuak izan daitezen".


Maitek gehitu duenez "Martxoaren 3ak amorrua eragiten dit, baina behintzat horrek gauzak egitera bultzatu nau". Egia, Justizia eta Erreparazioa exijitzen dituzte.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE