Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasate Hotelean eta 16 pisuko dorrean eragozpenak izan ziren
Biteri eta Portaloi inguruko kable elektriko batek gaintentsioa izan zuen asteartean
400 boltio baino gehiagoko gaintentsioa jasan zuen kable batek astearte eguerdian. Besteak beste, inguruko etxebizitza eta negozioetan piztuta zeuden gailu elektrikoek kalteak jasan zituzten.

  (id: 8757307)

Testua: Hasier Larrea / Argazkia: MB artxiboa / 2019ko urtarrilak 10, osteguna

 

Pasa den asteartean, hilak 8, eguerdiko 14:00etan,  220 eta 400 boltio baino gehiago arteko gaintentsioa jasan zuen Biteri eta Portaloi artean kokatuta dagoen kable elektriko batek.

 

Hornikuntza elektrikoko akats honek inguruko etxebizitza eta negozietako boltaia igoarazi zuen, piztuta zeuden gailu elektriko eta elektronikoetan kalteak eraginez.

 

Istripu honen kausa "kontsumo elektrikoan" egon daitekeela dio elektrizista aditu batek, eta gehiegizko eskari honek kable baten konexioan akatsa eragin ahal izan duela.

 

Honen eraginez, Arrasate Hoteleko jabeak Mondragon Hotelera eraman behar izan zituen bere bezeroak, dagozkion kostuak bere poltsikotik ordainduta. Bestalde, Biteriko dorreko igogailua zerbitzuz kanpo egon zen denbora tarte batean, beharra duten bizilagunen kalterako. Balantzetegi kioskoko pertsianaren motore elektrikoa ere izorratu zen. 

 

Iberdrolako zerbitzu teknikoek ordu batzuk behar izan zuten ezbehar hau konpontzeko. Enpresa elektrikoak 24 ordu baino gehiago irauten duten ezbeharrak bakarrik kubritzen dituenez, teorian ez da istripuak eragin dituen kalteetaz arduratuko.

 

Aseguru etxeen perituak lanean dabiltza bezeroek jasandako galerak neurtzen, Iberdrolari konpentsazioak eskatzeko.  

 

Halako akats elektrikoak gertatzen ari direnean, etxebizitzetako argi artifizialak indarra galtzen du. Halakorik pasaz gero, koadro elektrikoa itzaltzea aholkatzen da, bertara konektatutako gailu guztiak salbatze aldera.  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE