Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Fagor Taldeari milioi bat € zor dizkio

Fagorrek helegitea jarri dio Edesa Industrialen hartzekodunen itunari

CNA taldeko enpresa hartzekodunen lehiaketatik ateratzear zen, bankuek zorraren %90 ''barkatuta'', baina Fagorrek helegitea aurkeztu berri du.

595.Garagartza.Planta2 (id: 7214959)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko abuztuak 1, asteazkena

Edesa Industrialek uztailean bankuekin akordio bat lortu zuen: enpresaren zor osoaren %90a ez ordaintzea.

 

Itun hori ontzat eman zuen hartzekodunen lehiaketako epaileak, Pedro Malagonek, derrigorrezko baldintza bat betetzen zuelako: zorraren %65 duten hartzaileek onartzea, eta kasu honetan, bankuek zor arruntaren %70 dute.

 

Horren ondorioz, Edesa Industrial hartzekodunen konkurtsotik ateratzear zen, baina beste hartzekodun batzuk ez zeuden ados itunarekin, Fagor Taldea adibidez, eta itunari helegitea jarri dio.

Helegitean argudiatzen du bankuak ezin direla hartzekodun arruntatzat hartu, CNArekin duten zorra berregituratuta, diru gehiago jasoko baitute bueltan.  

Kontuan hartu behar dira CNA taldeko enpresak Fagorri milioi bat € zor dizkiola, bere marka erabiltzeagatik, eta 4 milioi € Mondragon Korporazioari, Ekimen Berri proiektuarengatik.

Fagorrek, helegitea aurkeztuta, espero du zorraren %10 baino gehiago berreskuratzea. Hori lortu daiteke enpresa likidatzen eta CNAk aktiboak salduz, adibidez Garagartzako eta Basauriko makinak salduz.

Zentzu horretan, azken asteetan CNAk milioi bat eurotik gora eskuratu ditu Basauriko ekoizpen lerroko makinak Frantziako Atlantic taldeari salduta. Garagartzako hiru prentsarako eroslea ere lortua du.

Gogoan izan behar da CNAren enpresak hornitzaileei 18'5 milioi € zor dizkiela, ogasun publikoei milioi bat € eta langileei 1'2 milioi €.

Orain Malagon epaileak erabakiko du helegiteak aurrera egin edo atzera botatzea. Atzera botako balu, zorraren %10 soilik ordainduta joango litzateke CNA. Onartuko balu, ordea, Edesa Industrial likidatuko litzateke.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE