Testua eta kartela: LEK. 2019ko abenduak 1, igandea.
LEKeko sustapen jardueren programaren barruan, IZOTZ GAINEAN IRRISTATZERA joateko irteera antolatu du Leintz Eskola Kirolak.
NOIZ: Abenduaren 14an, larunbata (goizez edo arratsaldez).
LEKUA: Gasteizko BAKH izotz pista.
NORI ZUZENDUA: Lehen Hezkuntzako 3.mailatik DBH 2.mailara bitarteko ikasle guztiei.
PREZIOA: 16€ ikasleko (autobusa, sarrera eta patinak barne).
IRTEERA: Autobusa herrietako geltokietatik izen ematearen arabera ordutegia antolatuko da.
ERAMATEKOAK: Eskularruak eramatea derrigorra izango da (bestela, bertan 3,5€ kobratuko dizuete). Buruko kaskoa eramatea oso gomendagarria da (bizikletakoak edo patinetekoak balio du)
Oharra: Irteera antolatzeko gutxienez 30 ikaslek eman behar dute izena.
Irteera honetan parte hartzeko, abenduaren 4a baino lehen, pertsonako 16€ko sarrera egin behar da LEKeko ondorengo kontu korronte zenbakian.
LABORAL KUTXA: ES 58 3035-0001-51-0010100152
Diru sarrera hori egitean, kontzeptu bezala, SEME-ALABAREN IZEN ABIZENAK jartzea eta ondoren, ikastetxeko koordinatzaileari egiaztagiria @ edo Whatsapp-ez bidaltzea edo ematea beharrezkoa da.
Ekintza honetan izena ematen duten guztiei, aurrerago irteera konfirmatzeko beste gutun bat banatuko zaie, irteeraren inguruko informazio gehiagorekin batera.