Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Lapurreta egin dute berriro Abaroan

LAPURRETA EGIN DUTE BERRIRO ABAROAN

595.Abaroan.Lapurreta.XB-JB (id: 7053930)


Goiko argazkia eta portadakoa: XB / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko apirilak 3, astelehena

 

Ertzaintzak azaldu digunez, zapatu eta domeka artean, goizaldeko 4:30ak aldera, ezezagun bat gutxienez Etxaluzeko eraikinean sartu zen baimen barik.


Horretarako, harri handi bat jaurti zuen eraikinaren atzealdeko kristalezko atearen aurka.


Ondoren, Abaroako tabernako bi makina behartu zituen (makina erregistradora eta tabako makina), eta bertan zegoen dirua ostu zuen.


Bizilagun batek larrialdi zerbitzuei abisua eman zien, ezezagun bat Etxaluze barruan zebilela jakinarazteko.


Ondoren, Ertzaintza bertaratu egin zen, baina ordurako lapurra ihes eginda zegoen, eta agenteek atzeman zuten bi makina beharturik zeudela.


Abaroako tabernako arduradunak salaketa jarri zuen atzokoan Ertzaintzaren komisaldegian, eta ikerketa zabalik dago.

 

Aipatu behar da pertsona naguiendako taberna honek urtarrilaren 22an beste lapurreta bat jasan zuela.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE