Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta argazkiak: M8 Plataforma]

Martxoaren 8a baloratu du Arrasateko plataformak

Grebak jarraipen masiboa izan du, zenbatu ezina da Arrasateko kaleetan arnasten zen indarra, horregatik ez dago zifrarik martxoaren 8an gertatutakoa jasoko duenik. Aurten, arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa eman dugu gure aldarrikapenak eta oinarri politiko feminista, antikapitalista eta antiarrazistak sendotu ditugulako.

595.3Batzarra.19.M8-PLATAFORMA (id: 7223600)


Testua eta argazkia: Arrasateko M8 Plataforma / 2019ko martxoak 15, ostirala 

 

Grebak jarraipen masiboa izan du, zenbatu ezina da Arrasateko kaleetan arnasten zen indarra, horregatik ez dago zifrarik martxoaren 8an gertatutakoa jasoko duenik. Aurten, arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa eman dugu gure aldarrikapenak eta oinarri politiko feminista, antikapitalista eta antiarrazistak sendotu ditugulako.


Zorionak modu batean edo bestean hori posible egin dugun guztioi. Greba feminista ez delako egun bat izan, greba antolatzeko asanbladak,tailerrak eta ekintzak antolatzen, boteretzeko gune bat sortu dugulako. Herriko emakume desberdinak eraiki dugu greba feminista elkarrekin ahaldundu eta politizatu gara, eta hori da gure garaipen nagusia.


Greba egunean zehar ekintza ugari burutu genituen: gauak eta kaleak gureak direla aldarrikatzeko kazerolada, etxeko langileen lan eskubideak aldarrikatzeko ekintzak, kontsumo masiboa salatzeko 300 emakume baino gehiago bazkari autogestionatu feminista, Herriko Plaza okupatu genuen mikrofono irekia antolatuz eta herriko artista asko oholtzara igo ziren haiek konposatutako bertso, abesti eta olerkiak eskaintzera eta bukatzeko … eztanda, oilo haragi ikaragarria, emakume artisten musika eta letrak baliatuz, sormen tailerrean sortutako aldarrikapen anitzez beteriko kartelak, manifestazioan  zehar esku anitzetan ikusteko aukera izan genuen.


Ardura pribatua gaindituz, zaintza gune kolektiboak eraikitzeko deia egin zaie gizonei. Milaka emakumek* ez dugu inolako etxeko nahiz zaintza lanik egin eta aurrekari interesgarriak dira lan horien inguruan eta bidean sortu ditugun gatazkak, antolaketak nahiz akordioak.


Hala ere, jakitun gara emakume* batzuk ezin izan dituztela zaintza lan guztiak utzi, dependentzia egoeran dauden pertsonen zaintza haien ardurapean egon delako edo emakume* langile askok ezin izan genuela gure greba eskubidea gauzatu, egoera prekarioetan egoteagatik. Bizitzaren beharrak pribatizatuz kapitala metatzen duten enpresari eta politikariak salatu ditugu, bereziki emakume* langileon esplotazioa baliatuz etxeko nahiz zaintza lanetan negozioa egiten dutenak. Horregatik, bizitzak erdigunean jarriko dituen paktu sozial berri bat eskatu dugu ozen. Gure lurraldeetan eta gorputzetan burujabe izateko. Lana eta aberastasuna modu justuan birbanatzeko. Bazterreko subjektuok, gure aurkako biolentziarik gabe, aske izan ahal izateko.


Bukatzeko, greba feministaren aurreko egunean Arrasateko udalak pankarta ugari kendu izana salatu nahi dugu, Arrasateko udaletxeak grebaren aurka izandako jarrera oldarkorra salatu nahi dugu.


Oztopoak gaindituz aurrera goaz, geldiezinak garelako. Zorionak Arrasate Feministari, aliantzak ehunduz elkarlanean aritu garenoi eta greba feministaren oinarriak aurrera eraman ditugunoi.


Alternatiba feminista gure herrian eraikitzen jarraituko dugu.


GORA BORROKA FEMINISTA!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE