Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txirrindularitza
Andoni Azkaratek Mendiko Saria lortu du Liernin
Jubenilak asteburuan lehiatu dira Oñatin eta Liernin asteburuan.

 (id: 6905465)Testua:  Marijo Simon. Argazkiak: Aitor Mendiaraz. 2018ko irailak 12, asteazkena.

 

Dorletako Amako jubenilak asteburuan bi lasterketetan aritu dira asteburuan. Larunbatean Oñatin LX Mikel Deunaren saria izan zen. Portabiciseko mutilak bertan egon ziren. Andoni Azkaratek eta Oihan Urozek lasterketa bukatu zuten, lehenengoa 9. postuan, eta bigarrena 31. postuan.

 

Igandean berriz, Lierni bisitatu zuten Dorletako Amakoek, eta XVIII. Udazkeneko kriteriumean parte hartzeko.  Andoni Azkaratek lasterketa ikusgarria egin zuen, eta 7. postua lortuz gain, Mendiko Saria eskuratu zuen. Oihan Urozek berriz 31. postuan bukatu zuen lasterketa.

 

Bestalde, norbaitek txirrindularitzan apuntatzea nahi ba du, dorletatxe@hotmail.com-era mezu bat bidali beharko du. Elkartea interesa duenarekin harremanetan jarriko da.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE