Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kubaren Iraultzaren 60. urteurrenaren harira
'Kuba, irla solidarioa' erakusketa ikusgai dago Ezker-Anitzako egoitzan
Erakusketa Euskal Herriko hainbat herrietatik pasatu da, eta Kalvellido marrazkilariak diseinatu du.

 (id: 6875461)Testua, argazkiak eta kartela: Esker-Anitza. 2019ko martxoak 14, osteguna.

 

Kubaren Iraultzaren 60. urteurrenaren harira Ezker Anitzak antolatutako azken erakusketa martxoren 11tik martxoaren 29ra zabalik egongo da alderdi politikoaren egoitzan. 'Kuba, irla solidarioa' erakusketa Euskal Herriko hainbat herrietatik pasatu da, eta Kalvellido marrazkilariak diseinatu du. Iraultzaren garaipenetik, gizartearen garapena lortzea izan da helburu nagusia. Lan, etxebizitza, elikadura, dohaineko osasuna eta hezkuntza izan dira iraultzaren xedeak.

 

 (id: 6894007)Kuba, hego-hego kooperazioaren protagonista

 

Kubako gizarte politikaren elementu garrantzitsu bat solidaritatea izan da. Momentu latzenetan ere,  Kubako herria beharra izan duten beste herrialdeekin solidario izan da. 1960ko maiatzaren 21ean Chilen lurrikara handia egon zen. Kubak lehen unetik bere laguntza eskaini zuen. Irlatik 8 tona elikagai, arropa eta mediku-materiala irten ziren. 40 urtetan, Kubako Mediku Brigadak hondamendiak jasan dituzte 20 herrialdetan egon dira.

 (id: 6920969)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE