Testua: Arizmendi Kirol Elkartea. Argazkiak: Marijo Simon. 2019ko otsailak 8, ostirala.
Orain dela 6 urte Heziketa Fisikoko orduetan boleibola praktikatzen zuen ikasle talde bat kirol honetaz maitemindu zen. Urtebete entrenatzen pasa ostean 2013-14 denboraldian debuta egin zuten, 4. postuan sailkatuz.
Urte zailak ere bizi izan ditu boleibolak gurean. 2015-2016 urtean Boleiboleko saila desagertzear zegoen. Publikatutako erreportaje bati esker jendea Arizmendira deika hasi zen eta egoerari buelta ematea lortu zuten. Egun horretatik gaur arte egindako eboluzioa itzela izan da.
- Guztira 7 talde: 2 talde infantilak, 3 talde kadeteak, jubenil talde bat eta mutil talde bat (jubeniletan jokatzen du Araban).
- Guztira 84 jokalari: 45 arrasatear, 35 atxabaltar eta 4 eskoitzar.