Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Intxorta 1937ak antolatutako erakusketan

Arrasateko errefuxiatuek Frantziarengandik jasotako tratua ikusgai dago

Testua: Gontzal Landa Herbias / Hitzaldiko argazki bat: Intxorta 1937 / Portadako argazki bat: L'Illustration / Beste argazkiak: GLH / 2019ko otsailak 8, ostirala


Francoren estatu kolpearen eta gerraren ondorioz, 1939ko otsailean Katalunian zeuden milaka euskal errefuxiatuk estatu frantziarrera ihes egin behar izan zuten. Ihesaldi horri 'La Retirada' deitzen zaio.


Aurten 80. urteurrena da, eta berau gogoratzeko edo ezagutzera emateko, Intxorta 1937 elkarteak hiru ekimen antolatu ditu, errefuxiatuendako omenaldi gisa:


'Txarrantxen artean' argazki-erakusketa, 'De la Retirada a la Reconquista' dokumentalaren emanaldia eta Anita Fernandinoren hitzaldia.

 

Azken biak atzo arratsaldean egin ziren Kulturaten, eta esposizioari dagokionez, atzo irekiera egin zen, Josu Txueka historialariaren bisita gidatuarekin.


Intxorta 1937 elkarteak egindako ikerketek jakitera eman dute Kataluniatik gutxienez ondoko 19 arrasatearrak igaro zirela:

  • Irene Aranzabal Cacicedo
  • Fermin Balanzategi Zubizarreta
  • Conchita Balanzategui Zubizarreta
  • Celestino Heriz Arizmendi
  • Pedro Ibarra Iriondo
  • Secundino Uriobabarrenetxea Agirre
  • Presentacion Rodriguez Rodriguez
  • Mercedez Jauregi
  • Guillermo Lasagabaster Gorosabel
  • Genaro Ibarra Trebiño
  • Jaime Uriarte Cestona
  • Isabel Garcia
  • Bere alaba Francisca
  • Leoncia García izeba
  • Angela Lumbreras amandrea
  • Ignacio Olazabal Larreategui
  • Guillermo Juldain Sainz
  • Antonio Olazagoitia García

Hala ere, frantziar estatura igarotzea utzi zietenean, emakumezkoak eta gizonezkoak banatu zituzten, hau da, familiak banatu zituzten.


"Uste zuten herrialde lagun batera igaro zirela - azaldu zuen erakusketan Josu Txueka historialariak - baina gendarmeen benetako asmoa errefuxiatuak Espainiara itzultzea zen".


Celestino Uriarte buruzagi arrasatearrak berak idatzi zuen "atsekabe handia" izan zuela, estatu frantziarrak "errefuxiatuok gaizkiletzat tratatu gaituztelako".


Perpignan inguruko hondartza batzuetara joan behar izan zuten, eta ez zuten ezer. "Frantziarrek egin zuten lehen gauza izan zen hondartza txarrantxekin inguratzea".


Errefuxiatu-esparrua "ezin da Mauthausen bezalako kontzentrazio-esparruekin, baina euskal errefuxiatuen Gurs eta Bram bezalako esparruen ondorengoak nazien kontzentrazio-esparruak izan ziren".


Frantziara igaro ziren lagun ugari Argeles-Sur-Mer, Saint Cyprien, Barcares eta Septfondseko konzentrazio-esparruetan sartu zituzten. Horietatik, gutxienez, 75 arrasatearrak ziren.


Argeles-Sur-Mereko hondartzetan, gendarmeek gutxienez 22 arrasatear izan zituzten preso. 22 horietatik 15 Gürsera eraman zituzten, eta beste 7 errefuxiatu arrasatear hauek leku ezezagun batera eroan zituzten:

  • Tomas Abarrategui Altuna
  • Felix Herrera Aguirrebeitia
  • Ventura Vega Alvarez
  • Atilano Ramos Gamazo
  • Jenaro Ibarra Treviño
  • Victor Ugalde Lasagabaster
  • Felix Zuazubiscar Lasaga

Eremu horietan sartu zituztenetik, Eusko Jaurlaritzak batzorde bat sortu zuen euskal errefuxiatu guztiak batzeko. Eremu hori Gürs-en (Euskal Herritik gertu) eraiki zuten, 1939ko martxoaren 15ean hasi zen eraikitzen.  


Errefuxiatuak apirilean iristen hasi ziren. 1939ko maiatzaren bukaeran, Gürs-eko esparruan 19.000 pertsona (emakume, haur, gizon,...) preso zeuden. Horietatik 4.700 euskaldunak ziren. Gürs-eko esparruan gutxienez 50 arrasatear zeuden:

  • Abarrategui Arkauz, Agustín    
  • Agirrebengoa Gabilondo, José
  • Agirregomezkorta Etxebarria, Lorenzo
  • Andoaga López, Felipe
  • Arabaolaza Arriola, Jacinto
  • Aranzabal Cacicedo, Ignacio
  • Arenaza Jainaga, Ramón
  • Atxa Iturbe, Angel
  • Balanzategui Zubizarreta, Jesús
  • Barrutia Zuazubizkar, Andrés
  • Berezibar Ormazabal, Víctor
  • Ceciaga Lasagabaster, Ricardo
  • Errarte Solagaistua, Martín
  • Etxeberria Uribetxeberria, Alejandro
  • Ezkurra Areitio, José Luis
  • Gallastegui Azpitarte, Pedro
  • Garate Umerez, Andrés
  • García Fernández, Rafael
  • Gimeno París, José
  • Gordobil Gómez, Jesús
  • Herrera González, Jesús
  • Ibañez Azkoaga, Fermín
  • Inda Errasti, Jesús
  • Izarra Ijalba, Rogelio
  • Labajos Salvadores, Amadeo
  • Laspiur Urrutia, Salvador
  • Letamendi Ojeda, Laureano
  • Liquiniano Heriz, Félix
  • Mendizabal Altube, Luis
  • Olazagotia García. José María
  • Ortíz de Guzman Gallastegui, Leoncio
  • Ortuoste Altuna, José
  • Pereira Pildain, Joaquín
  • Tarragona Pola, Pablo
  • Tarrasa Elorza, Luis
  • Trincado Baños, Jesús
  • Ugarte Arkauz, Daniel
  • Uranga Mendizabal, Vicente
  • Uranga Urrutia, Tomás
  • Uriarte Bedia, Celestino
  • Uriarte Bedia, Gregorio
  • Uribesalgo Icaran, Fernando
  • Vitoria Goitia, Marcos
  • Vitoria Zabarte, Marcelo
  • Vitoria Zabarte, Saturnino
  • Zabaleta Axpe, Francisco
  • Zuazua Mondragón, José
  • Zubia Eibar, Pedro
  • Zugazubiskar Arrizabalaga, Ignacio

Gurs Euskal Herritik hurbil dago, hasieran zelaiak baino ez zeuden, baina errefuxiatuek 382 barrakoi eraiki zituzten bi hilabetetan. Denera, 18.000 pertsona hartu zituen.


Baina iheslari askoren sofrimendua harago joan zen: Gurs-eko 4.000 errefuxiatu Auswitz-eko esparru hilkorrera eroan zituzten.


Gainera, estatu frantziarreko esparruek funtzionamenduan jarraitu zuten "Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, 1945era arte".


Halere, dena ez zen negatiboa izan, Gurs-en ere haurtxo ugari jaio baitziren, eta horrela, atzo errefuxiatu baten alabak, Anita Fernandinok, hitzaldia eman zuen Kulturaten atzo.


Hortaz gain, 'De la Retirada a la Reconquista' dokumentala pantailaratu zen Kulturaten, orduko lekukotzak jasotzen dituen dokumentala. Gogoan izan erakusketa zabalik dagoela Kulturateko 'kalistroetan'.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE