Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Argazki galeria]

Euriak ezin izan du Aretxabaletako Inauteriekin

 (id: 6807816)Testua: Marijo Simón. Argazkiak: Julen Dávila. 2018ko otsailak 12, astelehena.

 

Ohitura denez atxabaltarrek umorea, kolorea eta irudimenez betetako mozorroak atera dituzte kalera. Besteak beste, txalupak erreka eta guzti, Gorritiren safaria, UDA taldearen rockabiliak eta Vespak,.. ikusi dira Durana kalean hasitako desfilean.

 

Bestalde, koadrila  batzuek herriko hainbat txoko girotu dituzte: arrantzaleak, andaluziar txosna, ijitoak, auto tailerra,... ikusi dira Aretxabaletako kaleetan.

 

Aurten ere mozorro onenek sariak eskuratu dituzte:

 

Hamasei urtetik azpikoen maila:

 

1.- Igerilekuaren inaugurazioa

2.- Marrazki bizidunak

3.- Lasterketa autoak

4.- Sumo taldea

5.- Deabrutxoak

 

Helduen maila:

 

Adin ezberdinetako taldea: Verano Azul

Originaltasuna: Medusak

Kale animazio onena: Castellersak

Muntaia onena: Rafting taldea

Bikote onena: Mariscos Recio (Elortondo aita-semeak)

 

Apaindutako balkoi onena:

 

Durana kaleko 40. atartekoa, Etxeandiatarren balkoia


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE