Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2018ko uztailak 7, larunbata.
Eguerdiko 12:45ak aldera SOS Deiak abisua jaso du. Dirudienez pertsona bat Udalaitz mendiko magalean jauzi da, eta orkatila bihurritu du. Ertzaintzako helikopteroa bertaratu da, baina azkenean izan dira suhiltzaileak erreskatea egin dutenak. Anbulantzia batek zauritua ospitalera eraman du.