Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pabilioi zaharren eraistea, biribila egitea, bidegorria,...

Zalduspeko aldaketa urbanistikoak onartu ditu Udal-gobernuak

595.Zalduspe.2018 (id: 694618)


Testua: mondraberri.eus / Mapa: Asmatu - Udala (Izenak Mondraberrik jarri dizkio) / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko urtarrilak 10, osteguna


Udalak adierazi du Zalduspe dela Arrasateko "gune degradatuenetako bat", eta berrurbanizatzeko beharra azaldu du.


Udal-gobernu ezberdinek Zalduspeko berritzea garatzen aritu dira. Horretarako pabilioi zaharrak erosten joan da, eta ondorioz zutik jarraitzen duten gehienak Udalarenak dira.

 

Hala, Zalduspeko lurren %88aren jabea da, eta eremu horretatik %35 SPRIri eman zion, bien arteko hitzarmen batean. Izan ere, Aprendices eraberritzeko permuta bat adostu zuten.


Zalduspeko %35 bideratzekoa da 'bata zuridun' jardueretara, hau da, laborategiak, teknologia guneak,... egitera. Ez, ordea, industria jardueretara.


Egitasmoaren idazketa teknikoa Asmatu enpresak egin du, eta abenduan Udal-gobernuak ontzat eman du. Zalduspe berrurbanizatzeko obrek eragina izango dute:

  • Paziola zegoen eraikinean
  • Aranburu zegoen eraikinean
  • Kaonbi eta Margo Talde dauden eraikinean
  • Udalak dituen beste eraiki batzuetan
  • Txakurrak aske ibiltzeko gunean
  • Zalduspeko pasarelan

Lehengo Asmobi izeneko enpresa, orain ARGATEK deitzen dena (Arrasateko Galdaragintza Teknikoa), ez da botako.


Bidegorri zati bat egingo da: Zerrajerako etxeetako zatiarekin elkartuko da, Zalduspe igaroko du, eta Zalduspeko pasarelatik jarraituko du Ziorlarantz. Zubia tokiz aldatu beharko da.

 

Bidegorri zati berri hori 'Trenbide zaharra'ren zati bat izango da, eta 344 metro luze izango da gutxi gorabehera.


Biribil bat egingo da Nafarroa etorbideko errepidean, hain zuzen, ospitalearen eta Fagor Arrasate - Gamei fabrikaren artean.


Aparkaleku berriak egingo dira: orain 120 daude eta berrurbanizazioaren ondorioz 167 izango dira guztira Zalduspe osoan.

 

Horretarako, adibidez orain txakurrak aske izateko gunea (Telefonicaren eraikinaren ostean) tokiz aldatuko da, baina gune berria inguru horretan jarriko da. Bertan 75 plaza jarriko dira.

 

Aparkaleku berriak egingo dira Nafarroa etorbideko errepidearen bi aldeetan. Plaza hauek linean jarriko dira, eta 47 izango dira.

 

Orain tailagileen eta SUDCen biltegiaren eraikina botako da, eta bertan, erreka ondoan parketxo bat egingo da. 

 

 

 

595.Zalduspe.Berrurbanizazio.Proiektua.ASMATU-UDALA (id: 737426)

 

 

Obrak faseka egingo dira:

  1. fasean pabilioi zaharrak botako dira
  2. fasean Nafarroa etorbideko errepidea eraldatuko da, eta Zalduspe kalean aldaketak
  3. fasean Nafarroa etorbideko eta Zalduspe kaleko espaloiak eraberrituko dira
  4. fasean Azken berdeguneak, espaloiak eta bidegorria egingo dira

Obren aurrekontua 4'5 milioi eurokoa izango da guztira, eta horren barruan sartuko dira pabilioi zaharrak botatzea, kutsaturik egon daitezkeen lurrak garbitzea eta berrurbanizazioa bera.


Obra hauek ez daude 2019an egitea aurreikusita, eta aurtengo udal-aurrekontuetan ez daude.


Berrurbanizazio obrak faseka egingo dira, eta baliteke Kaonbi eta Margo Taldeko eraikina 2022ra arte ez botatzea.


Izan ere, Kulturola urte hartan jarriko da martxan, eta Margo Taldea orduan joango da Kulturolara. Ordura arte bertan jarraituko du.


Aurreikuspenen arabera, obra guztiak 2024 urterako bukatuta egongo lirateke. Izan ere, Udalak SPRIrekin 2016an sinatutako permutak finkatzen du 8 urteko epea dagoela Zalduspeko eremua berrurbanizatzeko. Beraz, baliteke "2024an" obra denak amaitzea.

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE