Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jose Mari Balzategi Mondragon Korporaziora

David Pascual Fagor Arrasateko gerente izendatu dute

Fagor Arrasateko Automobil Dibisioko zuzendariak, David Pascualek, apirilaren 11tik aurrera gerente kargua bere gain hartuko du Jose Mari Balzategiren ordez, honek, MONDRAGON Korporazioan funtzio berriak hartuko dituelarik.

595.Balzategi.Pascual.FAGOR.ARRASATE (id: 7353352)


Testua: Mondraberri.eus - Fagor Arrasate / Argazkia: Fagor Arrasate / 2018ko otsailak 12, astelehena

 

Industria ingeniaria da, Bilboko Industria Ingeniaritza eta Telekomunikazioko Goi Mailako Eskolan lizentziatua eta Mondragon Unibertsitateko Produkzio Zuzendaritza masterra du. David Pascual 1996ko urtarrilean hasi zen Fagor Arrasate S. Coop.-en, eta bertan daramatzan 20 urte baino gehiagoetan hainbat ardura izan ditu.


2009ko ekainetik hona Automobileko Dibisioko zuzendari kargua izan du, eta diziplina anitzeko ekipoa gidatu du (operazio eta komertzial alorrekoak).


"Prozesu guztietan etengabeko hobekuntza bultzatu du - azaldu dute enpresatik - eta nazioarteko aliantzak, inbertsioak eta Berrikuntza Plan Teknologikoa sustatu ditu, Fagor Arrasate S. Coop.-ek mundu mailan duen erreferentziazko posizioa indartzen lagunduz".

"Kontseilu Errektoreak ez ohiko batzarrean izendatu zuen gerente, eta apirilaren 1era arteko epea zehaztu zuen Jose Mari Balzategi eta David Pascualen arteko errelebo prozesua gauzatzeko. Ordutik aurrera, Jose Mari Balzategik funtzio berriak beteko ditu MONDRAGON Korporazioko Erosketa eta Operazio zuzendari lanetan, Ekipoko Ondasunen proiektuan".

Hori horrela, Kontseilu Errektoreak, "Fagor Arrasate S. Coop.-en izenean, Jose Mari Balzategiri eskertu nahi dio gerente lanetan jardun duen 10 urte hauetan egindako lana. Epe horretan, bere lanari esker, Fagor Arrasate S. Coop. markaren nazioarteko proiekzioa eta lehiakortasuna indartu egin da, eta gaur egun negozio alor horretan munduko merkaturik garrantzitsuenetan erreferentziazkoa da. Hamarkada horretan egindakoa kontuan hartuta, Kontseilu Errektorea ziur dago ardura postu berri horretatik MONDAGON Korporazioaren hazkundean ere lagunduko duela".

 

Hain zuzen, talde kooperatibo horretan Fagor Arrasatek ere parte hartzen du eta ia 300 enpresa biltzen ditu, horietatik 15 I+G zentroak eta 75.000 langile.

Era berean, Kontseilu Errektoreak "desio duena da David Pascualek kooperatibaren balore-katean duen esperientziak laguntzea Fagor Arrasate S. Coop.-ek datozen urteetan izango dituen erronkak arrakastaz gidatzen, hiru alderdi hauek dituen testuingurua dugula kontuan hartuz: etengabeko hedapena, kooperatibaren lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE