Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Peoiak, administrariak,... behar dira

Arrasateko 26 langabe kontratatuko ditu Udalak

Udalak Arrasateko 21 langabe kontratatuko ditu hurrengo hilabeteetan zehar, aldi baterako, Lanbiderekin elkarlanean eta 5 gazte langabe Europako Gizarte Funtsaren finantzazioarekin.

Testua: Udala / 2019ko irailak 6, ostirala

 

Zehazki egingo diren kontratuak honako lanpostuekin dute zerikusia:
  • Peoia (elektrikaria)
  • 2 Peoi (Lorezaintza)
  • 2 Peoi (Igeltserotza)
  • 2 Igeltsero
  • 2 pintore
  • Baso/erreka taldeburua
  • 3 baso/erreka langile
  • Garabi zerbitzuko 3 laguntzaile
  • Web diseinatzailea
  • 2 administrari laguntzaile
  • 2 administrari
  • 2 delineante
  • Turismo teknikaria
  • Teknikaria
  • Dokumentalista
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian), LANBIDEren web orrian, udal webgunean eta gainontzeko euskarri informatiboetan iragarriko diren epeetan.
Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago.
 
LANBIDEk egingo du izangaien aurretiko aukeraketa, ezarritako baldintzen arabera.
Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz, eranskinean jasotakoaren arabera.
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE