Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Internet bidez eman daiteke izena

AibA!ren aurretiko izen-ematea maiatzaren 30ean itxiko da

Besaide elkarteak antolaturik, ohiko bi ibilbideak daude aukeran: Mari 41 kilometrokoa eta Azpiko 34 kilometrokoa.

595.Aiba2017 (id: 6889569)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko maiatzak 14, asteartea


Besaide Mendizale Elkarteak antolaturik, bi urtero legez, badator AibA! mendi martxa (Aramaio Ibarrari Bira Arrasateti).


Apirilaren 8an ireki zen aurretiko izen-ematea kirolprobak.com webgunean, eta maiatzaren 30ean itxiko da.


Gehienez 500 mendizalek parte hartu ahalko dute. Federatuentzako prezioa 13 eurokoa da, eta ez-federatuentzat 18 eurokoa. Ohi denez, parte-hartzaileek bi ibilbide dauzkate aukeran:

  • Mari ibilbidea: 41 kilometro (Udalatx eta Anbotora igotzen da)
  • Azpiko ibilbidea: 34 kilometro (Udalatx eta Anbotora igo barik)

Bi ibilbideen igoera metatuak, hurrenez hurren, 2.937 eta 2.134 metrokoak dira. Ibilbidea Biteri plazatik abiatuko da goizeko 7:00etan, eta martxa egin ostean, enparantza berean amaituko da. Dutxak erabili ahalko dira Uarkape pilotalekuan.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE