Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Pertsona bat larri zaurituta

PERTSONA BAT LARRI ZAURITUTA

Testua: mondraberri.eus / 2018ko azaroak 11, igandea

 

Atzo arratsaldean pertsona batek Arrasateko etxe bateko 5. solairutik jauzi egin zuen, Ertzaintzak ziurtatu duenez. Zauri larriak izan zituen, eta Gasteizko ospitale batera eraman behar izan zuten. 

 

Informazio lagungarria: 

 

Gai honen inguruan Mondraberrik Osakidetzako aditu Andrea Gabilondo Cuéllarri, Donostiako Osakidetzako psikiatrari galdetu izan dio.

 

Berak azaldu bezala, "suizidioa egintza konplexua da, eta normalean faktore ezberdinek eragiten dute". Faktore hauetatik "ohikoena depresioa da, hau da, buruko osasun arazo bat".


Horregatik, depresioa izatean "garrantzitsua da osasuneko profesional batengana joatea (ohiko medikura adibidez). Berak laguntza eskaini ahalko digu egoera gainditzeko".


Herritarrok oro har ere lagundu dezakegu: "Ikusten badugu norbait arriskuan dagoela, oso garrantzitsua da berarekin hitz egitea".


Izan ere, "suizidioaren inguruan galdetzeak ez du arriskua handitzen, arriskua txikitu dezake". Arriskuan dauden pertsonek badituzte eskura laguntza jasotzeko telefonoak:

  • Osasun Kontseilua: 943 20 30 20
  • Arrasateko ospitaleko larrialdiak: 943 46 11 11
  • Larrialdietarako telefonoa, 24 orduetan martxan: 112

 

Osakidetzako Psikiatria Zerbitzuak ere herritarrei arreta eskatzen die bere inguruko pertsona batek:

  • Bere burua kaltetzeko edo suizidatzeko desioak adierazten baditu.
  • Muturreko esperantza falta adierazten badu.
  • Heriotzarekiko edo biolentziarekiko ezohiko interesa agertzen badu.
  • Bere ardurak uzten baditu neurri handi batean.
  • Bakartzen bada neurri handi batean.

Adituek aholkatzen dute, inguruan arriskuan dagoen pertsona bat baduzu:

  • Hitz egin gaiaren inguruan argi eta garbi berarekin.
  • Interesa eta babesa agertu berari.
  • Laguntza profesionala eskatu.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE