Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
18:30ean gazte ekitaldia egingo da Taupako terrazan

Morras, Izagirre eta Otegi arituko dira zapatuan EH Bilduren ekitaldi nagusian

Herri, herrialde, nazio, estatu,... mailako gaiak izango dituzte hizpide Biteri plazan, edo euria eginez gero, Kulturateko areto nagusian.

595.Udal-Hautesk.19.Ekitaldi.Nagusia.EHBILDU (id: 6583153)


Kartela: Arrasateko EH Bildu / Testua: mondraberri.eus / 2019ko maiatzak 15, asteazkena

 

Koalizio berdeak zapatu honetan egingo du Arrasateko ekitaldi nagusia, eta bertan parte hartuko dute Maider Morras alkategaiak, Juan Karlos Izagirre ahaldun nagusigaiak eta Arnaldo Otegi koordinatzaile orokorrak. Ekitaldi irekia izango da, eguerdiko 12:00etan hasita, Biteri plazan, eta euria eginez gero, Kulturateko areto nagusian.

 

Arratsaldean, 18:30eatik aurrera, Gazte Ekitaldia ospatuko da Taupa tabernako terrazan. 19:00etan Arrasateko zenbait musikari igoko dira oholtzara zuzenekoa emateko. 20:00etan DJak girotuko du kalea, 21:00ak arte. 

 

 (id: 9374208)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE