Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Futbola

Mondrak 0-2 galdu du Zarautzen aurka

Testua, argazkiak eta bideoak: Hasier Larrea / 2018ko otsailak 10, larunbata

 

Neurketa parekatua jokatu dute Mojategin gaur arratsaldean Mondrak eta Zarautzek. Euriak eta zelaiaren egoerak ez du joko ikusgarririk egiteko aukerarik eman. Lehen hamar minutuetan aukera argia izan dute etxekoek, baina ezin baloia sareratu. Zarauztarrek bizpahiru korner arriskutsu atera dituzte lehen zatian.

 

 43. minutuan zuri-moreen aurkako penaltia seinalatu du epaileak. Erabaki polemikoa izan da. Penaltia botatzeko erantzukizuna hartu duenak atezaina engainatu eta erdi-erdian jarri du baloia.

 

Bigarren zatian berdinketaren bila atera dira buru-belarri Jorge eta Romeren mutilak. Eginahalak eta bi egin arren, ez dute aukera garbirik sortu. Kontraerasoan etorri da kostaldekoen bigarren gola, partida erabakita utzi duena. Azkenean, huts eta bi, Mondra esku hutsik geratu da gaurkoan.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE