Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalak antolatuta, Europaren laguntzarekin

Enplegu eta formakuntzako Gaztelan-en izen-ematea ireki da

Hiru ibilbide eskaintzen ditu: Elikagaien industriako teknikaria, Nekazaritzako teknikaria eta Sistema elektromekanikoen muntaiarako eta konponketarako teknikaria.

595.Gazteak.Enplegua (id: 6828276)


BEHEKO TESTUA: UDALA / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko maiatzak 16, asteazkena


Europako Gizarte Funtseko diru-laguntza jaso duen programan izena emateko epea zabalik dago.


GAZTELAN, Arrasateko Udalak antolatutako programa bat da, 2017ko “Plan Nacional de Empleo Juvenil” delakoaren baitan garatuta, eta Europako Gizarte Funtsaren laguntza duena. Lanerako prestakuntza eta enpresetan lan praktikak eskaintzen ditu.


Hiru ibilbide desberdin eskaintzen ditu. Ikasle parte hartzaile bakoitzak ibilbide bat aukeratu behar du:


    1. Sistema elektromekanikoen muntaiarako eta konponketarako teknikaria:


        Formazioaren iraupena ordutan: 600
        2 mailako Profesionaltasun Agiriaren eduki parekideak.
        Enpresetako praktiken iraupena ordutan: 200
        Hasiera data: 2018ko ekainaren 14a
        Bukaera data: 2018ko abenduaren 21a
        Eguneko klase ordu kopurua: 8 ordu eguneko
        Abuztuan oporrak.
        Formazio eta praktika bitartean bekaren zenbatekoa: 2. 500 € guztira


    2. Nekazaritzako teknikaria


        Formazioaren iraupena ordutan: 600
        2 mailako Profesionaltasun Agiriaren eduki parekideak.
        Enpresetako praktiken iraupena ordutan: 200
        Hasiera data: 2018ko ekainaren 14a
        Bukaera data: 2018ko abenduaren 21a
        Eguneko klase ordu kopurua: 8 ordu eguneko
        Abuztuan oporrak.
        Formazio eta praktika bitartean bekaren zenbatekoa: 2.500 € guztira


    3. Elikagaien industriako teknikaria


        Formazioaren iraupena ordutan: 500
        2 mailako Profesionaltasun Agiriaren eduki parekideak.
        Enpresetako praktiken iraupena ordutan: 200
        Hasiera data: 2018ko ekainaren 14a
        Bukaera data: 2018ko abenduaren 21a
        Eguneko klase ordu kopurua: 8 ordu eguneko
        Abuztuan oporrak.
        Formazio eta praktika bitartean bekaren zenbatekoa: 2.250 € guztira


Parte hartzeko bete beharrekoak:


- Erregistratuta egon behar da Gazte Bermearen Sistema Nazionaleko fitxeroan
- 16-30 urte bitarteko adina edukitzea
- Arrasaten edo Debagoieneko edozein herrian erroldatuta egotea (lehentasuna Arrasatearrek izango dute)
- Titulazio akademikoa: DBHko graduatua, edo erdi mailako formazio zikloetarako sarrera froga, edo baliokidea.
- Ezinbestean goiz eta arratsaldeko ordutegitarako prestutasuna eduki behar da, formazioa zein enpresetako praktiketako saioetara joan ahal izateko.


Izen-ematea:


- Izena emateko formularioko atal guztiak bete eta Arrasateko Udaleko BAZen entregatzea, NAN-aren fotokopiarekin batera. Izena emateko azken eguna, 2018ko maiatzaren 25a.
- Parte hartuko duten pertsonen hautaketarako kontuan hartuko, besteak beste, inskripzio ordena (Arrasateko Udaleko BAZeko erregistro zenbakia).


Informazio osoa eta izen-emate orria, gaztelan.arrasate.eus web orrian


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE