Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak antolatuta
Martxoak 8ko azokarako izena ematea zabalik dago
Azoka martxoaren 9an izango da Seber Altube plazan.

 (id: 6359665)Testua: Emakume txokoa. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko otsailak 8, ostirala.

 

Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. Helburua da emakume ekoizleen eta artisauen, lana ikustaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da.Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan.

 

Azoka martxoaren 9an izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00).

Izen-emate epea: Otsailaren 7etik 22ra arte zabalik.

 

Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea/m8-azoka

 

Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko  postua jartzeko aukeratua izan den.

 

EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 27tik Martxoaren 1era .

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE