Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

ITSUEN ERREINUAN BEGIBAKARRA ERREGEA DA

Piter Encinasen artikulua, EH Bilduren izenean.

120.Piter.Encinas.GORRIPIDEA (id: 2521482)

 

Urtarriletik komunikabideetan Deba Goieneko agintariak agertzen dira «etxafleroak» botatzen hedabideetan, dirudienez, hondakin birziklatzearen emaitzak oso onak direla iruditzen zaizkielako. Jakina, bakoitzak egoera bati balorazio desberdina eman diezaiokegu, askatasun osoa baitugu hori egiteko, edota interes politikoa ere.

Hasteko, ikuspuntu batzuk azaldu nahi ditugu Arrasateko EH BILDUko kideok:

 

 

Lehena, norekin konparatzen dugunaren arabera lan ona egiten dugu eta emaitzak ere oso onak dira, adibidez Donostiaren emaitzekin konparaketa egiten dugunean txapeldunak gara, baina gure ohiko emaitzekin, ba ez dira hain onak. Gogoratu nahi dugu 2.016 urteko martxoan emaitza % 81a izan zela, gaur egungoa baino 3 puntu handiagoa, iraganean lana hobeto egin dugunaren seinale.

Bigarrena, Gipuzkoako emaitzak oso kaskarrak dira, % 48 aldera, horrek zer esaten du? Ikusita  Gipuzkoako herri gehienetan nola kudeatzen dituzten (EAJ eta PSE) herri hondakinak oso nabarmena da erraustegiaren alde daudela, hemengo emaitzak onak direla esaten badute, beste herrietan, zergatik ez dute «gure» sistema jartzen? Lander Arregik (Mankomunitateko Hondakinen Kudeaketa Batzordeko presidenteak) esaten badu gure sistema eredugarria dela, beraz, zergatik ez dute eramaten Gipuzkoan falta diren herrietara?

Hirugarrena, emaitza onen beherakada hori defendatzeko beste argudio bat erabiltzen dute: sortzen dugun hondakin kopurua igo dela, bai! Egia da, baina horrek ez du ezer ikusirik kudeaketarekin, kudeaketa ondo egiten badugu bakarrik aldatuko baita hondakin kantitate osoa, ez birziklapenaren emaitzak. Nahasmendu hori eragiteak 2015eko hondakinen inguruko erdi-egiak esatearen estrategiarekin antz apur bat badu.

Bukatzeko, guretzat garrantzitsuena birziklatze emaitza da. Horregatik, asko kezkatzen gaitu datuen jaitsierak. Maria Ubarretxenak gidatzen duen udal gobernuari planteatu diogu hainbatetan hondakin mahaia berriz martxan jartzea, orain arte egin den lan ona ez alferrik galtzeko.

Piter Encinas
Arrasateko EH BILDUren izenean


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE