Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EKOUDALATX ELKARTEAK BALTSAMOA PRESTATZEKO TAILERRA ESKAINIKO DU
Ekitaldia 3. zapatuko Arrasateko Baserriko Produktuen Azokan egingo da otsailaren 17an Seber Altuben.
Testua: Marijo Simón. Kartela: Antolatzaileak. 2018ko otsailak 9, ostirala.
 
Tailerra goizeko 11:00etatik 12:00etara burutuko da eta sendabelarren propietateak ezagutu, kosmetika produktuak etxean egin eta osasuna era naturalean zaintzen ikasi nahi duen edonorentzat zuzenduta dago.
 
Saio honetan eztularen aurkako baltsamoa egiten ikasiko dute partaideek. Ikasle bakoitzak produktua etxera eramango du.
 
Aldez aurretik apuntatzea gomendatzen da 943 25 20 17 telefonoan edo www.arrasate.eus/izen-ematea webgunean.
 
 (id: 6273880) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE