Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Imposible procesar la plantilla:FreemarkerTemplate: menus/path.html Page: menus/path.html. Expression path is undefined on line 12, column 10 in default/menus/path.html.
 
Portaloitik Santa Barbaraino, ohiko bidea egin du Ostiral Santuko 'Via Crucis'-ak
Ostiral Santuko ospakizunen harira, goizeko zortzietan abiatu da Via Crucisa
Portaloitik eta ibilbidearen 14 estazioetan geldialdiak egin dituzte.
Ibai Trebiño / 2017-04-14

Urtero lez, Kristoren bizitza gogora ekartzeko Via Crucis-ak Portaloia eta Santa 
Barbarako parkea lotu dituen prozesioa burutu du gaur. Jende ugari bildu du 
gaurkoan ere eta goizeko 8:00etan Portaloitik abiatuta, Santa Barbarako parkeraino doan bidea osatu dute Arrasateko sinesdunek.
 
 (id: 6270127) 
Ordubeteko ibilbideak 14 etenaldi izan ditu eta geldialdi bakoitzean Jesusen bizitza gogora ekarri eta zenbait testu irakurri dituzte. Kantuan izan dira baita ere Via Crucisean parte hartu dutenek.
 
 (id: 6292631) 
Via Crucisari amaiera emateko, Kalbarioari dagozkion azken lau estazioak egin 
dituzte Santa Barbaran, zelaiaren inguruan bilduta. 
 
Ostiral Santuan egiten den Via Crucisa, gaur burutu dena, eguneko ospakizun nagusia izateaz aparte, arrasatear sinesdunen urteko hitzordu garrantzitsuenetarikoa ere bada. 
 
Bestalde, Uribarriko Via Crucisa goizeko 11:00etan egingo dute. Jaunaren heriotzarena izango da eguneko bigarren ekitaldi liturgiko garrantzitsua eta hau San Juan parrokian egingo dute arratsaldeko 17:00etan, baita La Merced eta Kontzepzioko komentuetan ere. San Frantzisko, San Andres eta Santa Teresan ostera, 19:00etan izango da.
 
 (id: 6315443)  
 
 (id: 6357244)
 
 (id: 6370383)
 
 (id: 6380826) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE