Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

GARRAIOA BIZIKLETAN / BALIO ERANTSIA HERRITARRARENTZAT

Jesus Markaideren bi artikulu.

Testuak: Jesus Markaide / Itzulpena: Mondraberri.eus / 2018ko apirilak 25, asteazkena

 

Garraioa bizikletan


Uste dut bat gatozela esatean bizikletaren erabilera sustatzea denontzat onuragarria dela. Baina Arrasaten biztanleen %35 bizi da bizikletak mugikortasun arazoa konpontzen ez duten tokietan, aldapak direla-eta. Norbait bere etxetik bizikletarekin irteten bada, eta 3 tokitara joan behar badu, etxera itzuli baino lehen, %80ko probabilitatea dago 4 toki horietako bat egotea bizikletarekin joan ez daitekeen leku batean.


Zergatik ez da hiri-autobus barruan bizikleta eraman ahal izateko sistemarik jartzen? Bilbon badago.

 

 

Balio erantsia herritarrarentzat

 

2018ko Aste Santua, Inserso-aren hotela S'Arenal-en, Palmaren erdigunetik 15 kilometrora. Gidariak azaltzen digu non dagoen autobus geltokirik hurbilena erdigunera joan ahal izateko. Geltokira joan gara, eta 10, 15 eta 20 minutu igaro dira baina ez da autobusik ezta bidaiaririk agertu. 23. minutuan neska bat agertu da. 24. minutuan bikote bat eta haur bat agertu dira. 25. minutuan hiru pertsona gehiago azaldu dira. 26. minutuan autobusa iritsi da.


Zehaztasunak harrituta, 23. minutuko neskari galdetzen diot eta APP bat erakutsi dit (doakoa) bere smartphone-an. Aplikazioak azaltzen dizkio zein geltoki dituen kilometro bateko itzulinguruan eta zenbat denbora falta den autobusak geltoki horietara iristeko. Badirudi sistema honek irla osoan funtziontzen duela orain urtebete.


Uste dut hori herritarren zerbitzurako teknologia dela, inbertsio publiko garestirik gabe, eta (funtzionatzen duenean) gauza jakingarriez askotan informatzen gaituztela.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE