Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
SER, IKEA, EHU...-ko adituen esperientziak partekatuko dira
Komunikazio Foroaren bigarren edizioa martxoaren 20an egingo da
Mondragonen zentro korporatiboan egingo da saio hau eta bost arlo jorratuko dira: erreputazioa, krisia, helburua, marka eta digitala.

Testua eta argazkiak: TuLankide / 2019ko martxoak 13, asteazkena

 

Bigarren edizioaren helburua izango da komunikazio esperientziak konpartitu eta adituen iritzia ezagutu.

 

Saio honetara gonbidatu dira kooperatibetako komunikazio arduradunak eta marketing arduradunak. Bertan, komunikazio alorreko adituek beraien esperientziaz arituko dira.

 

 (id: 6355605)

 

Egitaraua

 

Aurtengo egitaraua komunikazioarekin lotuta dauden bost aspektu hauetan zentratuko da eta gonbidatuak hausnarketa egingo du horren inguruan:

 

Erreputazioa, Begona Marañon, SER Euskadi- zuzendaria

 

• Krisia, Miguel López Quesada, Dircom-lehendakaria

 

• Helburua, Luisa Alli, Ikea-España-komunikazio zuzendaria

 

• Marka, Estitxu Garai, EHU/UPV-irakaslea

 

• Digitala, Miguel Loitxate, blogerra eta marketing digitaleko aditua. 

 

Goizez luzatuko da ekitaldia, 9:30etik 13:00ra. Bertan parte hartzeko interesa dutenek, korreo elektronikoa bidali beharko dute honako helbidera: kforoa@mondragoncorporation.com

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE