Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Imposible procesar la plantilla:FreemarkerTemplate: menus/path.html Page: menus/path.html. Expression path is undefined on line 12, column 10 in default/menus/path.html.
 
APIRILAK 19: INPERIALISMOAREN AURKA VENEZUELAREKIN BAT
Venezuela Aurreraren komunikatua

Venezuelan espainiar dominazioaren aurkako independentzia borroka 1810eko apirilak 19an hasi zen, 1997ko apirilak 19 batean ere Hugo Chávezek bere burua aurkeztu zuen hilzorian zegoen 4. errepublikako presidente izateko. Gaur, 2017ko  apirilak 19an berriro ere, gutxi batzuk zoritxarreko 4. errepublika hura berpiztu nahi dute.

Azken hilabetetan gaiztotu egin diren eraso injerentzistek aurrerapauso bat emateko asmoa dute gaur, Venezuelako eskuin kolpistak mobilizazio berri bat deitu du, bi asteetan zazpigarrena, eta jadanik ikusi den bezala istiluak sortzeko deituak diren mobilizazio hauek Maduro eta Venezuelako Gobernu demokratikoa kanporatzea baino ez dute helburu.

Berriro ere salatu nahi ditugu Venezuelako herriaren aurkakoko eraso injerentzista hauek, Venezuelako burgesia zaharkituenak gauzatzen dituen eraso hauek EEBBen inperialismo kriminalak bultzatuak dira eta beti bezala Venezuelako subiranotasuna erasotzea dute xede. Honen froga ukaezina atzo bertan EEBBetako Estatu Sailak argitaratu zuen komunikatua dugu, argi dago mobilizazio eta OEAko erasoekin batera Venezuelan kanpoko indarren esku hartzea justifikatu dezakeen giroa bilatzen dutela EEBBen eraso koordinatu hauek.

Guzti honengatik Euskal Herritik Venezuelako Gobernuak eta herriak deituriko manifestazioekin bat egiten dugu, oposizioak deituriko sasi herri manifestazio eta iskanbilen aurrean “Venezuela Aurrera” osatzen dugun eragileok Venezuelako Iraultza Bolibartarra babesten jarraituko dugu eta gaur, orain dela 207 urte egin zuen bezala, kalean bere subiranotasuna eta independentzia defendatuko duen herri horri gure elkartasuna luzatu nahi diogu.

`Venezuela aurrera´ Plataforma (Prentsa kontaktua 944151107): Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Emigrados sin Fronteras, Ernai, Euskadi-Cuba elkartea, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, SODePAz, Sortu.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE