Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Atletismoa
Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa lehiatu da Elgoibarren
Leintz Eskola kirolako gazteak Mintxeta kiroldegian aritu dira.

 (id: 6126006)Testua eta argazkiak: Arrasate Atletiko. 2018ko apirilak 16, astelehena.


Eguraldia lagun, burutu da Gipuzkoako eskolarteko txapelketaren lehen saioa Elgoibarren. 60 metroko proban 86 lasterkari parte hartu dute, eta oso zaila izan da finalerako sailkapena lortzea. Almendi Mugika Bergarako Aranzadi ikastolako ikasleak zilarrezko domina lortu du. Xabi Carrascalek 4. postua eskuratu du. Bestalde, Kepa Maidaganek eta Amaiur Uribetxeberriak 9,42 segundoko eta 9,47 segundoko denbora lortu dute urrunez urren.


80 metroko lasterketan, Eneritz Kortabarriak 11,15 segunduko denbora lortu du. Lehen postua lortu du bere seriean arrasatearrak, baina ez da finalean sartu.


Apirilaren 29an Gipuzkoako Eskolarteko txapelketaren bigarren saioa izango da Eibarko Unbe kiroldegian.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE