Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Haizea Oses herrikideak 6. postua lortu du

Martzel Vicariok Espainiako Kopako brontzea lortu du

Bi arrasatearrekin batera, Manex Iñurrategi aretxabaletarrak brontzea erdietsi du, 14 urtez azpiko mailan. Debagoieneko Eskalatzaileak klubeko beste neska-mutil batzuek ere parte hartu dute Madrilgo proban.

595.KopaEsp19.Euskadi.Selekz.ANTOL (id: 2478942)


Argazkiak: Antolakuntza eta Debagoineko Eskalatzaileak / Testua: mondraberri.eus / 2019ko abenduak 2, astelehena

 

 

Estatu espainiarreko Eskalada Koparen hirugarren eta azken proba jokatu da berriki Madrilen, jubenil eta senior kategorietan.

 

Proba honetan ere Debagoieneko Eskalatzaileak klubeko hainbat gaztek parte hartu dute. Kopako azken proba zenez, txapelketa honetako azken emaitzak argitu dira.  

 

Martzel Vicario arrasatearrak 2. postua lortu zuen Madrilen, eta Kopako azken sailkapenean brontzea lortu du, 18 urtez azpiko kategorian.

 

Haizea Oses herrikideak ere meritu handiko 3. postua lortu zuen X Climbat Madrid-en. Ondorioz, Kopako azken sailkapenean 6. postu lortu du, 16 urtez azpiko kategorian.

 

Manex Iñurrategi aretxabaletarrak 3. postua lortu zuen, eta sailkapen orokorrean brontzezko domina lortu du, 14 urtez azpiko kategorian. Halaber, Aretxabaletako Irati Guenetxeak 7. postua erdietsi zuen, eta sailkapen orokorreko zazpigarrena erdietsi zuen, 16 urtez azpikoetan.

 

595.KopaEsp19.Euskadi.Selekz2.ANTOL (id: 2507707) 

Martzelek ere senior kategorian parte hartu zuen, eta 14. egin zuen. Madrilgo hitzorduan Debagoieneko Eskalatzaileak klubeko beste kide batzuek ere parte hartu zuten:

 

Ainhize Belar (Elorrio): 3. postua 14 urtez azpikoetan, 3. sailkapen orokorrean. Borja Bernalde (Elorrio) 6. postua 16 urtez azpikoetan, eta 8. sailkapen orokorrean. Aimar Uson (Ibarra)  2. postua 16 urtez azpikoetan, eta 10. sailkapen orokorrean. Zorionak denei egindako lanagatik! 

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE