Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Enkarteladak parte hartzera animatzen du

Dispertsioaren aurka Lasterbidean proban izena eman daiteke

595.Enkartelada.Lasterbidean.18.KEPA.ORMAETXEA (id: 1162115)


Argazkia: Kepa Ormaetxea 'Papali' / Kartela: Lasterbidean / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko ekainak 11, asteartea


Nazio mailako lasterketa iaz Oñatin eraman zen aurrera, eta aurten Ondarroan izango da, 'Animatzen zaz aringeingan etxea?' goiburuarekin.


Funtsean "kirol eremutik jaiotako herri-ekimena da, euskal errepresaliatuekiko eta beren gertukoekiko elkartasuna" adierazteko.


Korrikalariek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea (8 kilometrokoa) eta motza (3 kilometrokoa).


Biak ala biak Ondarruko Musika plazatik abiatuko dira, hurrenez hurren, goizeko 11:00etan eta eguerdiko 12:15ean.


800-1.000 korrikalarik parte hartzea espero da, eta honezkero izena eman daiteke kirolprobak.com webgunean 


Lasterketez gain, Lasterbidean ekimeneko antolatzaileek egitarau zabala prestatu dute domeka honetarako:

  • 9:00 Dortsal banaketa
  • 10:00 Zumba luzaketa
  • 11:00 Lasterketa luzea
  • 12:15 Lasterketa laburra
  • 13:00 Sari banaketa
  • 13:30 Ekitaldia
  • 14:00 Dantza aeroa
  • 14:30 Herri bazkaria (Itsas Aurren)
  • 16:30 Umeentzako ekintzak (Itsas Aurren)
  • 17:30 Emakumeen pilota partiduak (Udaletxeko frontoian)
  • 18:30 Kontzertuak musika plazan
  • Sunsunkordan
  • Hara!
  • Kale animazioa, txosnak eta materiala salmenta egunean zehar

Ekimen honekin bat egin du gaur arratsaldeko Arrasateko enkarteladak, eta korrikalariak animatu gura ditu elkartasunezko lasterketan parte hartzera.

Informazio zabalagoa hemen klikatuz

 

595.Kartela.2018.LASTERBIDEAN (id: 1187641)


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE