Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Segurtasun faltaren arazoaren aurrean

EAJ-PNVek proposatu du prebentzioan eta aktuazioetan sakontzea

Alderdi honek planteatu ditu "drogamenpekotasunari aurre egiteko da programa LH5 eta 6ra zabaltzea", Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko "talde berezi bat sortzea", komertzioekin "segurtasun programa bat abiatzea",...

595.Hautesk.19.EAJ-PNV.Segurtasuna (id: 6424605)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 13, astelehena

 

EAJ-PNVek hauteskunde-kanpainako prentsaurrekoan adierazi du "arduratuta gaudela eta segurtasuna guretzat lehentasun bat dela".

 

Aurrera begira "ez dugu amore emango, eta eman beharreko pausu guztiak emateko prest gaude. Arazoari aurre egiten jarraituko diogu".

 

Alderdi honen proposamena bi arlotan eragin nahi du: prebentzioan eta aktuazioan.

 

Prebentzioari dagokionean, "San Juan de Dios Ospitalearekin eta ikastetxeekin agintaldi honetan guk abiatutako programa berritzailearekin jarraituko dugu. Programa drogamenpekotasunari aurre egiteko da".

 

"Gazteen arloan, DBHko ikasle guztiak hartzen ditu kontuan". EAJ-PNVren planteamendua da "hain ondo joan den programa hori LH5 eta LH6 mailetara zabaltzea".

 

Prebentzioarekin jarraituz, alderdi honek jakinarazi du "Hondarribi kaleko 3 zenbakian udal-eraikin batean Kalexka izeneko zerbitzu berri eta berezi bat jarri dugu, lanik egiten eta ikasten ez duten gazteak hartzen dituena".

 

Mutil hauek "euren bizitzarako estruktura bat behar dute, eta zerbitzu horretan lanbide batzuk ikasten dituzte, baita babes bat jaso ere. Bertan egun 10 pertsonak lan egiten dute".

 

Datorren agintaldira Kalexka zerbitzuko hartzaile kopurua "bikoiztu nahi dugu". Baloratu duenez "oso ondo doa".

 

EAJ-PNVko alkategatiak nabarmendu du "bi zerbitzu hauek agintaldi honetan EAJ-PNVren gobernuak martxan jarri dituela".

 

Prebentzioaz gain "aktuazioan ere gogor jarraituko dugu lanean. 189 aktuazio egin dira Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren artean legealdi honetan. Lan bikaina egin dute Udaltzaingoak zein Ertzaintzak".

 

"Presioa egiten jarraituko dugu, insistitzen jarraituko dugu, ez dugu amore emango, ez dugu etsiko. Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko segurtasun plan operatibo bat" abiatu nahi du.

 

Alde horretatik, "talde berezi bat sortu" asmo du, "lapur talde honi jarraipena eta presioa egiteko".

 

Era berean, EAJ-PNVek planteatu du "herriko taberna eta komertzioen ordezkaritzarekin segurtasuna lantzeko programa bat abiatzea".

 

Alkategaiak adierazi du "EAJ-PNVren helburu nagusiena da Arrasaten bizikide garen guztion arteko elkarbizitza segurua eta baketsua izatea".

 

Prentsaurrekoan hitzeman duenez "ez dugu sekula gai honen inguruko erabilera politikorik egingo".

 

Fiskaltzari egindako eskaeraz galdetuta, Maria Ubarretxenak erantzun du "oraingoz erantzunik ez dugula jaso baino uste dugu laster erantzun bat izango dugula".

 

Bide batez, aiaptu du Iruñeko sententzia berri bat: hiriburuan ustez lapurretak egin dituzten 19 urteko gazteei epaileak (kartzela zigorra ordez) agindu du gazteek terapia batean parte hartu behar izatea.

 

"Gainera, drogak utz ditzaten, egunerokotasunean analisiak egingo dizkiete. Beraz, gure proposamenak baditu aurrekariak. Guk espero dugu Fiskaltzak ere gure eskaera kontuan hartuko duela, eta Iruñean bezala, hemen ere esku hartuko duela". 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE