Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Alde zaharrean etxeak eta garajeak egitea, fibra optikoa jartzea,... eskatu dira

Ibai-Arteren, herritarren, Udal-gobernuaren,... proposamenak aztertu egingo dituzte Hirigintza Aholkularitza Kontseiluak, Udalak eta Jaurlaritzak. Onartuko diren proposamenak "2021. urteko hasieran" egiten has litezke.

595.EAJ-PNV.Ibon.Arrupe.2019 (id: 962610)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 9, astelehena


Alde Zaharraren hirigintzako araudiak aldatzeko, Udalak eskaerak aurkezteko epe bat irekia du. Orain arte 10 proposamen aurkeztu dituzte elkarte eta herritarrek:

  • Ibai-Arte elkarteak
  • Biteri plaza inguruko komunitate batek
  • Maalako eraikin baten jabeak
  • Maalan eraikitzekoa den eraikinaren jabeak
  • 3 herritar gehiagok

Ibai-Artek eskatu ditu "erakusleihoen zabalera handiagoa izan ahal izatea, eta toki zehatz bateko komertzioak toldoa jarri ahal izatea", Ibon Arrupe Hirigintza zinegotziak prentsaurrekoan azaldu duenez.

 

Ibai-Arte Mondraberrirekin harremanetan jarri da, ziurtatuz Ibai-Artek ez duela eskatu erakusleihoen zabalera handiagoa izatea. Era berean, bihar (asteartea) bere eskaeraren xehetasunak jakitera emango ditu.


Bestalde, Biteri plazara leihoak dituen komunitate batek eskatu du toldoak jarri ahal izatea Biteri plazako leihoetan", hau da, enparantzara ematen duten leihoetan.


Zeharkale estalia (udaletxearen atzealdeko tunela) "genero ikuspegitik puntu ilun bat denez, irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituenez eta asteburuetan txizatoki bat izaten denez, zeharkale estalia eraldatzea". "Herritarrak ez du egitasmo bat aurkeztu baina eskatu du, arazo hauek daudenez, Zeharkale estaliaren egoera konpontzea".


Maalako eraikin baten jabeak ere eskaera bat egin du. "Bere eraikinak 3 solairu ditu, inguru horretako eraikinek 4 dauzkate, eta bere eraikina botako balu, 3 soilairu soilik eraiki ahalko lituzke. Horrela, eskatu du berak ere Maalan 4 solairuko eraikin bat egin ahal izatea".


Errebale honetan jarraituz, egitekoa den eraikinaren jabeak (orain orube bat dago bertan) eskatu du "Maalako etxeetan miradoreak jarri ahal izatea".


Herritar batek eskaera egin du fibra optika ez dagoelako sartuta Alde Zaharreko etxebizitzentzat. Hirigintzako zinegotziaren hitzetan "operadorek ez dute kablea jartzen eurentzat ez delako errentagarria kablea lur azpitik sartzeko obrak egitea".


Herritar honek, alternatiba bezala, planteatzen du "kableak etxebizitzetako fatxadetatik sartzea etxebizitzetara. Orain arteko PERIak ez du onartzen kable berriak fatxadetatik sartzea".


Orain arteko araudiak onartzen du "fibra optikoa karkabetatik sartzea, baina operadoreek ez dute bertatik sartu nahi, lan asko suposatuko liekeela argudiatuz", Hirigintza zinegotziak azaldu duenez. Beraz eskatu da fibra optikoa etxebizitzetara sartu ahal izatea.


Udalak aurreko prentsaurrekoan azaldu zuen aztertzen ari zela Udalak berak egitea fibra optikoaren kableak jartzeko obrak, ondoren kableak erabiltzeagatik operadoreei alokairua kobratzea.


Gaur Hirigintzako zinegotziak adierazi du hori "asmo bat" dela, eta "Hirigintzako Aholkularitza Mahaira eraman beharko dela, bertan eztabaidatzeko".


Beste herritar batek eskatu du "karkabetako alineazioak aldatzea". Beste eskaera "puntual batzuk ere" aurkeztu zaizkio Udalari.

 


Bestalde, Udal-gobernuak ere proposamenak aurkeztu ahal ditu, eta Udal-gobernuak ondoko eskaerak aurkeztu ditu:

  • Alai zinema ohian etxebizitzak egitea
  • Arotz plazaren izendapena aldatzea
  • Lur azpian garajeak eta sotoak egitea, etxe berriak egitean

Alai zinema ohiaren eraikina izendatuta dago zuzkidurarako erabiltzea, hau da, "bertan zinema, bolera, gimnasio, komertzioak,... jar litezke. Guk [Udal-gobernuak] proposatzen dugu aztertzea, lehenik, izendapena aldatzea, eta ondoren, Alai zinema ohian etxebitzak egin ahal izatea".


Orain direla urte batzuk "aztertu zen bertan arropa denda handi bat etortzea, baina Internet bidezko komertzioa handitu denez, etxebizitzak egitea egoki ikusten dugu".
Gaur egun eraikinaren jabea Zubillaga da, zine enpresari batena, Gipuzkoan hainbat zinema-areto dituena.


Bestalde, Ferreriasko Arotz plazan, Udalaren jabetzako bi partzela daude: "Batean Iratiko terraza dago eta plaza zati bat".


Bi partzelek orain "bertan etxebizitzak eraikitzeko izendapena daukate, eta Udal-gobernuak proposatzen dugu Arotz plazako bi partzelak birkalifikatzea eta plaza, berdegune edo erabilera publikorako izendapena ematea".


Hirigintza zinegotziak jakitera eman du "garai batean aztertu zen Udal-artxiboa bertan, Arotz plazan jartzea".


Udal-gobernuaren hirugarren proposamena da Alde Zaharrean etxeak egitean azpian "garajeak eta sotoak egin ahal izatea".


"Obrek lurpeko balizko arrasto historikoak ez apurtzeko, prospekzio arkeologikoak egingo lirateke, adibidez Aranzadi elkartearen bitartez".


Izan ere, "etxebizitza askotan leku falta dago, traste ugari daude". Oro har, Udal-gobernuaren helburu nagusietako bat da "gazteentzat bertan bizitzea erakargarri egitea. Horregatik, belaunaldi berrietara egokitu beharra dago Alde Zaharra.


Hirigintza zinegotziak zehaztu duenez "dozena erdi bat eraikinetan ez da honezkero inor bizi".


Gune bat erakargarria egiteko, bertako etxebizitzetako salneurriak ere erakargarriak behar dute izan. Hortaz galdetuta, Hirigintza zinegotziak erantzun du "adituen esanetan, Arrasateko etxebizitza asko ikasleen alokairurako erabiltzen dira. Ondorioz, erosgai dauden etxebizitza kopurua beste herri batzuetan baino txikiagoa da".


Ikasleen eskaria altua denez "Arrasaten alokairuen prezioak igotzen dira. Horri aurre egiteko, Zerrajeran (orain 'igerilekua' dagoen tokian) VISESAk eraikiko dituen etxebizitzen %40 alokairurako izango dira. Horiek prest egotean espero dugu Arrasateko prezioek jaistea, eskaintza gehiago egon delako".

 
Prozesuak aurrera jarraitzen du, hala Hirigintza zinegotziak herritarrei dei egin die "oraindik proposamenak aurkezteko epea zabalik dagoela".


Legealdi hasiera honetan, Hirigintza Aholku Kontseilua berritu beharra dago, partaide berriak izendatuz. Arrasateko kolektibo ezberdinei gonbidatzen zaie bertan parte hartzera.


Behin kontseilu hau martxan egonda, bertan aurkeztuko dira Ibai-Artek, herritarrek,... aurkeztutako proposamenak. Baita Udal-gobernuaren proposamenak ere.


Orain "helburua da hilabete honetan Kontseilua izendatzea, eta lehenengo bileran, urrian zehar, aipatutako proposamen guztiak mahai gainean jartzea".


Ondoren, Udalak gaiak jorratuko ditu, eta berak aukeratutako proposamenekin "datorren urteko uda partean Eusko Jaurlaritzari eskaera bidaliko dugu. Aurreiskuten dugu, Osoko Bilkurak onartu ostean, 2020ko amaieran PERI berria prest izatea, eta onartutako proposamenak 2021ean indarrean egotea".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE